14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Herri-lurren aprobetxamenduak enkante publikoan

Funesko Udalak, 2025eko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen prozedura bat abiaraztea, enkantean jartzeko herri-lurzati eta -baratzeen aprobetxamendua.

Udal idazkaritzan eta Funesko Udalaren web-orrian interesdunen eskura daude, kontsulta ditzaten, herri-lurren aprobetxamendua adjudikatzeko enkantea arautuko duen plegua, bai eta enkantean jarriko diren lurzati eta baratzeen zerrenda ere.

Enkantea Antonio Moreno kultura etxean eginen da, 2026ko otsailaren 9ko 09:00etan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2600372