14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2026ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Etxalarko Udalak, 2025eko abenduaren 17an eginiko bilkuran, ERABAKI hau hartu zuen:

1.–Onestea Etxalarko Udalaren zerbitzura dauden langileen lan egutegia 2026. urterako.

Horrenbertzez, hauek izanen dira jaiegunak, eta horietan udal bulegoak itxita egonen dira:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 17a: tokiko besta (astearte-inautea).

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 17a: herriko bestak.

–Abuztuaren 18a: herriko bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Onestea Etxalarko Udalaren langileen lanaldiaren banaketa 2026rako, egiazko 1.592 lanordutan finkatzen dena urteko, honela banatuak:

2.1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Ordutegiaren zati finkoa 8:30etatik 14:00ak arte izanen da. Gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, lanaldi osatu arte.

2.2. Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

2.3. Lanorduen banaketa doitzeko betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, 2026ko otsailaren 16a eta martxoaren 20a egun baliodun baina zerbitzurik gabekotzat jotzen dira.

3.–Aditzera ematea baliogabeak izanen direla 2026. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

4.–Udal bulegoetan jendeari arreta egiteko ordutegia onestea: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

5.–Akordio hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Herriko Etxeko iragarki oholean eta udaleko web gunean, orok jakin dezan.

Etxalarren, 2025eko abenduaren 26an.–Jarduneko alkatea, Leire Olagarai Goienetxe.

Iragarkiaren kodea: L2517211