14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZA ZARAITZU

2026rako tasak eta zerga-tasak

Espartza Zaraitzuko Udalak, 2025eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, ondorengo zerga-tasak onetsi zituen 2026rako. Tasek indarra hartuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzen direnean. Hona hemen:

1) Hiri-kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,25 izanen da.

2) Landa-kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,25 izanen da.

3) Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1,07 indizea aplikatuko zaie.

4) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa %3 izanen da.

5) Hiri-lurraren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, aplikatzea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutieneko portzentajeak (zerga-oinarria), eta %12,43 oinarriari aplikatzea zerga-tasarako, Lege beraren 176. artikuluarekin bat.

6) Foru Legeak ezartzen duena izanen da zirkulazioaren gaineko karga-tasa.

7) Zaborren tasa Eska-Zaraitzuko H.H.S.en Mankomunitateak finkatzen duena izanen da.

8) Uraren tasa: kuota finkoa, 60 euro izanen da; kontsumitutako metro kubikoa, 0,60 euro.

9) Saneamendu kuota: Nafarroako Gobernuak finkatzen duena izanen da.

10) Udalaren gainerako tasa eta prezio publikoek bere hartan segituko dute.

11) Hilerria erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko tasa:

–Lurrean ehorztea:

  • Pertsona erroldatuak –gutxienez ere 2 urte lehenagotik– eta 2 urtetik beherakoak: 0 euro.
  • Gainerakoa: 300 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten da ebazpen honen kontra zuzenean aurkezten ahal dela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean jarri ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bertzela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aurrera.

Espartza Zaraitzun, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Itziar Semberoiz Garralda.

Iragarkiaren kodea: L2517150