2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Udalaren Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena
Cadreitako Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin presako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Cadreitako Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cadreitan, 2026ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L2600049