2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAZU
Aldaketa, Udalaren bazkalekuetako larreen esleipena eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Artazuko Udalak, 2025eko urriaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat, Artazuko Udalaren bazkalekuetako larreen esleipena eta aprobetxamendua arautzen dituen udal ordenantzan.
Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia, hura gaitu baitzen iragarkia argitaratuta 2024ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 4an; hala bada, behin betiko onetsita gelditzen da aldaketa hori, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Horrenbestez, aldaketa argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
ALDAKETA
6. artikulua. Belarren tasazioa eginen da haren egiazko balioaren %90 hartuta, eta zenbatekoa izanen da prozedura hastean adosten dena, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 159. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoari.
Artazun, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, M.ª Rosario Echechipía Senosiáin.
Iragarkiaren kodea: L2517318