14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2026rako zerga-tasak

Ameskoabarrengo Udalak, 2025eko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea 2026rako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:

–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,16ko tasa bakarra.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: jarraituko zaio martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluko tarifen koadroari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala: 1,40ko indizea ezarri da (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 154. artikulua).

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa): jarraituko zaio martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan xedatutakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

  • Zerga oinarria zehazteko koefizienteak: ezarrita daudenak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean.
  • Sortzealdi finkoa. Gehieneko koefiziente hauek urtero eguneratuko dira, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan ezarritakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
  • Kuota likidatzeko zerga-tasa: karga-tasa bakarra ezartzea balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan, %8koa.

–Uraren zerbitzu integrala emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena eraikinak lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko, Ameskoabarrengo udal-mugartean.

–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena baimenak edo jarduera-lizentziak emateko, ingurumena babestearen eta jarduera kaltegabeen alorrean, Ameskoabarrengo Udalean.

–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egin eta izapidetzeko. Berrikustea 7. artikulua, e) apartatua, obra-lizentziaren eskatzaileei jasanaraztea Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko txosten teknikoaren kostua, salbu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 192. artikuluko erantzukizunpeko adierazpena behar duten obren kasuan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) (Lurraldea eta Hirigintza).

–Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena Udalaren baskula erabiltzeko.

–Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena Ameskoabarrengo Udalak zerbitzuak emateagatik edo udal jarduerak egiteagatik.

–Ordenantza, Ameskoabarrengo Udalaren herri-larreak aprobetxatzeko. Urtean, abelburu larri bakoitzeko 2 euro, eta abelburu xehe bakoitzeko, 0,30 euro.

Bigarrena.–Erabaki honek 2026ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Hirugarrena.–Agintzea Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila, herritar orok jakin dezan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://amescoabaja.sedelectronica.es).

Erabaki hauek 2026ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra. Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra, interesdunek ondotik zehazten diren errekurtso hauek aurkezten ahalko dituzte, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ameskoabarrenean, 2025eko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Estíbaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2517047