2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Mendiko pisten kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2025ko gehigarria
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2026ko otsailaren 21ean bukatuko dela mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2025eko epe gehigarriari dagokionez.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko urtarrilaren 21ean kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Altsasun, 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2600329