14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

2026rako tasak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Aguilar Kodesko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, onestea Aguilar Kodesko Udalaren tasen eta zerga-tasen zerrenda 2026ko ekitaldirako.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatutako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Aguilar Kodesen, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2517293