14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

259/2025 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, deialdi bat onesten duena A maila edo taldeko irakasleen lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietan betetzeko izangaien zerrendak osatzeko.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren bidez eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren 24.2 artikulua partzialki garatuz, prestakuntza eta hobekuntza profesionala eskaintzen zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileei.

Hezkuntza eta Kulturako kontseilariaren apirilaren 25eko 161/2001 Foru Aginduaren bidez, zeina aldatu baitzuen Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 11ko 1/2022 Foru Aginduak, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua garatu zen Hezkuntza Departamentuari atxikitako irakasleentzat.

Foru agindu horren 2. artikuluak xedatzen duenez, prestakuntzarako zerbitzu berezien deklarazioa eskuratu ahal izateko, 1. artikuluan aipatutako langileek parte hartu beharko dute Hezkuntza Departamentuak horretarako egiten dituen deialdietan.

Xedapen horiek betetzeko, bidezkoa da deialdi bat onestea A maila edo taldeko irakasleen lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietan betetzeko izangaien zerrendak osatzeko.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi baten oinarriak onestea A maila edo taldeko irakasleen lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietan betetzeko izangaien zerrendak osatzeko.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

A MAILA EDO TALDEKO IRAKASLEEN LANPOSTUAK PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZU BEREZIETAN BETETZEKO IZANGAIEN ZERRENDAK OSATZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da A mailako edo taldeko lanpostuetan jarduteko izangaien zerrendak eratzea, kidego hauetako espezialitateetarako: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa. Espezialitate horiek deialdi honen eranskinean zerrendatzen dira.

Bigarrena.–Parte hartzeko betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute Hezkuntza Departamentuari atxikitako B mailako edo taldeko irakasleek, funtzionarioak edo langile lan-kontratudun finkoak izan, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

b) Ez agertzea prestakuntzarako zerbitzu berezietan jarduteko aurreko deialdietan egin diren izangaien zerrendetan, kidego, espezialitate eta hizkuntza berean, berariaz uko egin ez badu.

c) Gutxienez hiru urte eman izana lanpostuan, karrerako funtzionario gisa edo lan-kontratudun finko gisa, deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

d) Jarduneko lanposturako eskatu zaion tituluaz gain, goragoko maila edo graduari dagokion beste titulu akademiko bat izatea, hots, doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo gradua, edo, irakaskuntzaren ondorioetarako, horien balio berekoa den besteren bat.

Apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskinean zehazten da zein diren kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako behar diren titulazio espezifikoak.

e) Euskarazko irakasle lanpostuak lortu nahi dituzten izangaiek EGA titulua edo baliokidea den beste bat izan beharko dute.

2.2. Eskatzen ahalko da beste kidego, espezialitate edo hizkuntza batzuetako zerrendetan sartzeko, baldin eta izangaiak aurreko puntuan aipatzen diren baldintzak betetzen baditu.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabide telematikoa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

3.1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki egin beharko dute eskaera, Nafarroako Gobernuaren atarian (www.nafarroa.eus) prestatuko den web fitxan.

Fitxa horretan izanen dute eskura izangaiek parte hartzeko behar den eskabidea. Bertan, eskatzen ahalko da lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietan betetzeko izangaien zerrenda batean baino gehiagotan sartzea.

3.2. Izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Zerbitzu berezien deialdian parte hartzeko eskabidea.

b) Jarduneko zerbitzurako bidea eman zion titulu akademikoaren kopia eskaneatua.

c) Apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskinean eskatutako titulazioaren kopia eskaneatua, prestakuntzarako zerbitzu berezietan betetzeko lanpostuari edo lanpostuei dagokienez.

d) Kasua bada, erantsi beharko da EGA tituluaren edo baliokidearen kopia eskaneatua, bere zerbitzu-orrian agertzen ez bada.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak noiznahi eskatzen ahalko die deialdi honetako parte-hartzaileei aurkez dezaten aurreko paragrafoko titulazioa, dela jatorrizkoa dela fotokopia konpultsatua.

Laugarrena.–­Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.–Onartutako eta baztertutako izangaien zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) argitaratuko da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda (baztertzeko arrazoiak adierazita), onetsiko duena Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpen bidez.

Ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Zerrenda horren aurka, interesdunek erreklamazioak eta/edo zuzenketak aurkezten ahalko dituzte telematikoki, deialdiari buruzko aipamenean, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduta. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitalpena egin eta hurrengo egunetik hasita (www.nafarroa.eus).

Epe hori iraganik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da, bitarteko berberak erabiliz. Baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoiak agertuko dira.

Ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Seigarrena.–Lanbide Heziketan irakasteko eginkizunak dituzten plazak.

Izangaiek plaza bat eskuratzen badute Lanbide Heziketan irakasteko eginkizunak dituen Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko espezialitate batean, prestakuntza-ikastaro bat egin beharko dute prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran dauden lehen urtean. Ikastaro horretatik salbuetsita geratuko dira egiaztatzen dutenak azken bost ikasturteen barnean Lanbide Heziketako ikastetxeetan bi ikasturteko irakaskuntzako esperientzia dutela.

Zazpigarrena.–Lehentasuna irakasleen lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietan bete nahi dituzten izangaien zerrendetan.

7.1. Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) argitaratuko duen ebazpen baten bidez onetsiko dira kidego, espezialitate eta hizkuntzen arabera prestakuntzarako zerbitzu berezietan deklaratuak izateko izangaien behin-behineko zerrendak.

Halaber, argitara emanen dira Lanbide Heziketan irakasteko eginkizunak dituzten plazetarako izangaien behin-behineko zerrendak, adierazita nork egin behar duen prestakuntza-ikastaro bat prestakuntzarako zerbitzu berezietako lehen urtean.

Ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Zerrenda horien aurka, interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte telematikoki, deialdiari buruzko aipamenean, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduta. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitalpena egin eta hurrengo egunetik hasita (www.nafarroa.eus).

Epe hori igarota, bitarteko berberak erabiliz argitaratuko da Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bat, onesten dituena kidego, espezialitate eta hizkuntzen arabera prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran deklaratuak izateko izangaien behin betiko zerrendak, bai eta Lanbide Heziketan irakasteko eginkizunak dituzten plazetarako izangaien behin betiko zerrendak ere, adierazita nork egin behar duen prestakuntza-ikastaro bat prestakuntzarako zerbitzu berezietako lehen urtean.

Ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

7.2. Espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagokion zerrendako izangaien lehentasuna ezartzeko, kontuan hartuko da zenbat denbora eman duten irakaskuntzan funtzionario gisa edo langile lan-kontratudun finko gisa; azken kasu horretan, zerbitzuen lehenengo urtea deskontatuko da.

Berdinketa gertatuz gero, berdinketa hausteko irizpide hauek aplikatuko dira hurrenez hurren:

a) Lehenago nor sartu zen jatorrizko irakasle kidegoan.

b) Nork duen zenbaki txikiagoa zerrendan, edo nork lortu duen puntu gehiago kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan, maisu-maistren kasuan, edo nork lortu duen puntu gehiago hautaketa-prozesu horretan, gainerako kidegoetan.

7.3. Deialdi honetako izangaien zerrendak honako hauen bidez onetsitako deialdietako zerrendetan sartuko dira: otsailaren 25eko 322/2003 Ebazpena, martxoaren 10eko 574/2009 Ebazpena, urriaren 4ko 2699/2010 Ebazpena, abenduaren 22ko 2592/2011 Ebazpena, otsailaren 7ko 329/2014 Ebazpena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 27ko 2947/2014 Ebazpena eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 22ko 58/2022 Ebazpena.

Kasuan kasuko izangaien zerrendan sartzeko, errespetatu beharko da, kasu guztietan, horretan oraindik sei urteko gehieneko epea bete ez duten izangaiek duten lehentasuna. Aurreko urteetako deialdietako izangaiek lehentasuna izanen dute zerrendetan, ondorengo deialdietakoen aldean, betiere, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren sei urteko gehieneko epea amaitu bitarte.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko xedapen gehigarri bakarraren arabera izangaien zerrendetan beste lau urterako sartzerik duten izangaien kasuan, zerrendetan sartuko dira baina lehentasuna izanen dute prestakuntzarako hasierako zikloaren sei urteko gehieneko epea bukatu ez dutenek.

Zortzigarrena.–Dei egitea eta uko egitea.

Lanpostuak esleitzeko, ikasturte bakoitzean ebazpen bat emanen du Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak, eta haren bidez zehaztuko da nola esleituko zaizkien telematikoki irakasle funtzionarioei behin-behineko destinoak, praktiketan eta zerbitzu eginkizunetan.

Norbaiti espezialitate batean plaza bat esleituz gero, horrek ezin izanen du parte hartu, ikasturte horretan, beste espezialitate bateko plazen esleipenean, zerrendetan egonda ere.

Eskainitako plaza bati uko egiten dion izangaia ez da zerrenda horretatik baztertuta geldituko, baldin eta honako kasu hauetakoren batean badago:

1. Aldi baterako ezindua bada edo lizentzia badu erditze, adopzio edo harreragatik.

2. Jarduneko zerbitzua ez den beste administrazio-egoera batean badago dei egiten zaionean.

3. Dei egitean, dagokion ikasturterako, egoera hauetakoren bat baimenduta duten irakasleak: liberazio sindikala, zerbitzu-eginkizunak, zuzendaritza-talde bateko kide izateko izendapena, administrazioko burutza baterako izendapena edo atzerriko zerbitzu bereziak.

4. Zerrenda batean baino gehiagotan egonda, destinoa zerrenda batean esleitu bazaio.

Kasu horietan, zerrendan duten lekuan jarraituko dute.

Norbaitek adostasun-akta sinatzen ez badu edo esleitutako plaza bati uko egiten badio, dagokion zerrendatik kanpo geratuko da, eta ezin izanen du parte hartu, ikasturte horretan, beste espezialitate bateko plazen esleipenean, zerrendetan egonda ere.

Lehenengo bi kasuetan daudenek agiri bidez eta modu frogagarrian egiaztatu beharko dute, hilabeteko epean, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuan.

Bederatzigarrena.–Izangaien zerrendetatik baztertuta gelditzea.

Izangaiak zerrendetatik baztertuta geldituko dira kasu hauetakoren bat gertatuz gero:

a) Deituak izan ondoren, parte ez hartzea A mailako edo taldeko lanpostuak hautatzeko eta esleitzeko ekitaldian (bederatzigarren oinarrian aipatzen da), non ez den aurreko oinarrian adierazitako arrazoi justifikaturen bat gertatzen.

b) A mailako edo taldeko lanpostu bat zerbitzu berezietan betetzeko deklarazioarekiko adostasun-akta ez sinatzea, lanpostuak hautatzeko ekitaldian esleitu zaionean.

c) A maila edo taldeko lanpostu bat zerbitzu berezietan betetzeko deklarazioarekiko adostasun-akta sinatu ondoren, uko egitea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera horri.

Parte hartuta ere, izangaiei ez bazaie plazarik esleitzen, prestakuntzarako zerbitzu berezietako zerrendatik baztertuta geldituko dira, baldin eta egoera hauetako baten bat gertatzen bada:

–Nahitaezko lanpostuak esleitu gabe geratzen badira.

–Zerrendan beheragoko postu batean dauden beste izangai batzuei nahitaezko lanpostuak esleitu bazaizkie.

–Izangaiak berariazko eskakizunen bat egiaztatua badu eta eskakizun horretako plaza hutsak esleitu gabe gelditu badira edo zerrendan beheragoko postu batean dauden izangaiei esleitu bazaizkie.

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Ebazpen honen eta haren eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2025eko abenduaren 9an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

ERANSKINA.–KIDEGOETAKO ESPEZIALITATEEN ZERRENDA

A) Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa.

–Enpresen Administrazioa.

–Alemana.

–Analisia eta Kimika Industriala.

–Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak.

–Biologia eta Geologia.

–Eraikuntza Zibilak eta Etxegintza.

–Marrazketa.

–Ekonomia.

–Gorputz Hezkuntza.

–Filosofia.

–Fisika eta Kimika.

–Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak.

–Frantsesa.

–Geografia eta Historia.

–Grekoa.

–Ostalaritza eta Turismoa.

–Informatika.

–Ingelesa.

–Esku-hartze Soziokomunitarioa.

–Latina

–Gaztelania eta Literatura.

–Euskal Hizkuntza eta Literatura.

–Matematika.

–Musika.

–Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa.

–Ibilgailuen Mantentze lanen Antolaketa eta Prozesuak.

–Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak.

–Energia Sistemen Antolaketa eta Proiektuak.

–Hezkuntza Orientazioa.

–Nekazaritzako Ekoizpen Prozesuak.

–Prozesu Diagnostiko Klinikoak eta Produktu Ortoprotesikoak.

–Elikagaien Industriako Prozesuak.

–Komunikazioko Prozesuak eta Hedabideak.

–Osasun Prozesuak.

–Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintzako Prozesuak eta Produktuak.

–Zurgintzako eta Altzarigintzako Prozesu eta Produktuak.

–Sistema Elektronikoak.

–Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak.

–Teknologia.

B) Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa.

–Marrazketa Artistikoa eta Kolorea.

–Marrazketa Teknikoa.

–Barne-diseinua.

–Produktuen diseinua.

–Diseinu grafikoa.

–Arte Edizioa.

–Argazkigintza.

–Artearen Historia.

–Diseinu Teknologia eta Materialak.

–Ikus-entzunezko Baliabideak.

–Baliabide informatikoak.

–Industria Antolamendua eta Legeria.

–Bolumena.

C) Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa.

–Alemana.

–Euskara.

–Frantsesa.

–Ingelesa.

–Italiera.

Iragarkiaren kodea: F2516429