2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AGOITZ
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna
Alkatetzaren 2025eko irailaren 2ko ebazpen baten bidez, oinarri arautzaileak onetsi ziren zerbitzu anitzeko enplegatuaren D mailako bi plaza oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean betetzeko deialdian (Lanaldia: %100,00. Lanpostuko osagarria: %17,36. Mailako osagarria: %12,00), Agoizko Udalaren zerbitzuan aritzeko (2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 9koa).
2025eko azaroaren 3an, Agoizko Udaleko Alkatetzak ebazpen bat eman zuen (6.1 oinarria), eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren. Ebazpen horren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta argitara eman zen 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean (6.2 oinarria) argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epea igaro ondoren, zuzenketak egiteko ezarritako legezko epea igaro zen, eta izangai hauek aurkeztutako zuzenketak jaso ziren: Itsaso Castellano Olea, Francisco Javier Larraz Larran eta Iosu Ruíz de Larramendi Ecay. Aitor Akier Izurzu Zabalzak aurkeztutako zuzenketa, ordea, ez zen onartu, epetik kanpo aurkezteagatik.
Azkenik, Alkatetzaren 2025eko abenduaren 11ko ebazpen baten bidez, eta bat etorriz deialdiaren 6.3 oinarrian ezarritakoarekin, zeinak hizpide baitu onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialera bidaltzea, honako hau ebatzi da:
1. Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea (I. eranskin gisa ageri da) zerbitzu anitzeko enplegatuaren D mailako bi plaza oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean betetzeko deialdian (Lanaldia: %100,00. Lanpostuko osagarria: %17,36. Mailako osagarria: %12,00), Agoizko Udalaren zerbitzuan aritzeko.
2. Deialdiaren 6.3 oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, oposizioaldiko lehen proba 2026ko otsailaren 26an eginen da, ostegunarekin, goizeko 9:30ean, Agoizko Kultur Etxean (Jose Amichis plaza, z.g.). Proba baztertzailea izanen da, eta hartan, galdetegi teoriko-praktiko bati erantzun beharko zaio idatziz (8.2.1 oinarria).
3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, jarraikiz deialdiaren 6.3 oinarriari.
Agoitzen, 2025eko abenduaren 11n.–Alkate udalburua, Ángel Martín Unzué Ayanz.
I. ERANSKINA.–IZANGAI ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
ANSOAIN SEVILLANO, IGNACIO
ARENAL RÍPODAS, GORKA
ARIZCUREN GAVIRIA, PEDRO MARÍA
ARÓSTEGUI ANCHO, JUAN CARLOS
BAZTÁN VIDAURRETA, ASIER
CASTELLANO OLEA, ITSASO
CORREIA AGUDO, DANIEL
DIEZ OLABE, MIKEL
ERANSUS IZCO, EDUARDO
ESTEVEZ DOMINGO, IVAN
GARCÍA ECAY, ÁNGEL MARÍA
IRIBARREN MINA, EKAITZ
ITURRI MUGUETA, LUIS
LACUNZA HERNÁNDEZ, IGOR
LARRAÑETA MACAYA, EKAITZ
LARRAZ LARRAN, FRANCISCO JAVIER
LIZARRAGA SANCHO, MIKEL
MARIEZCURRENA GOIZUETA, IÑAKI
MORENO BEGUIRISTAIN, ADUR AINGERU
MORGADO DIEZ, IKER
PEÑA GONZÁLEZ, ANDRÉS JOSÉ
PÉREZ GOÑI, JOSÉ LUIS
RUIZ DE LARRAMENDI ECAY, IOSU
SASO AUNIÓN, VANESA
SERRANO JIMÉNEZ, CRISTIINA
SOLA CÁRDENAS, AITZIBER
TIRAPU NUIN, JON ENEKO
URDIN UNCITI, JULEN
VIGURIA DE LA MERCED, OSCAR
ZALDAIN GOÑI, JON
II. ERANSKINA.–IZANGAI BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
AURREKOETXEA TEZANOS, GARIKOITZ (*) 3.C) OINARRIA
GARCÍA MARTÍNEZ, JOSÉ MARÍA (*) 3.F) OINARRIA, 4.1 OINARRIA
GONZÁLEZ PAVON, JOSEBA MIRENA (*) 4.1 OINARRIA
IZURZU ZABALZA, AITOR AKIER (*) 4.1 OINARRIA
JIMÉNEZ JIMÉNEZ, RICHARD FRANCISCO (*) 4.1 OINARRIA
PERONA MARTÍNEZ, DAVID (*) 4.1 OINARRIA
(*) Deialdiaren 3.c) oinarria.–Ez frogatzea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hauetako bat dutela, gutxienez, edo eskuratzeko moduan daudela (eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina): DBHko Graduatuaren titulua, Eskola Graduatuaren titulua, Erdi Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide bat. Atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioaren frogagiria.
(*) Deialdiaren 3.f) oinarria.–Ez frogatzea B motako gidabaimena dutela.
(*) Deialdiaren 4.1 oinarria.–Ez frogatzea I. eranskinaren araberako eskabidea erantsi dutela, deialdian parte hartzeko.
Iragarkiaren kodea: L2516655