1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Linea misto berria (airekoa eta lurpekoa), 66 kV-ekoa, lau zirkuitukoa, Nueva Lodosa TBA elikatzeko, Lodosako udal mugartean. Espedientearen kodea: SAT11734.
Bete beharrez Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. eta 55. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa (errege dekretu horren bidez energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoaren garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta horniketa-jarduerak arautzen dira), jendaurrean jartzen da goi tentsioko instalazio elektriko honi dagokion espedientea:
–Deskribapena: Linea misto berria (airekoa eta lurpekoa), 66 kV-ekoa, lau zirkuitukoa, Nueva Lodosa TBA elikatzeko, Lodosako udal mugartean.
–Xedea: proiektua, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta fitxategi geografikoak jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea lortzeko.
–Eskatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat117334
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente-kodea adierazita.
Iruñean, 2025eko abenduaren 24an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
SAT11734 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO
–Aireko linea.
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | OHARRAK |
Udalerria | Pol. | Lurz. | Katastroko erreferentzia | Lur mota / Laborea | Euskarri zk. | Euskarriaren okup. (m²) | Linearen luzera (m) | Lurgaineko azalera (m²) | Aldi baterako okupazioa (m²) | Sarbide zortasuna (m²) | (zuhaitzak, etab.) |
EZEZAGUNA (FRANCISCO JAVIER REMIREZ MARTINEZ; JOSE MANUEL REMIREZ MARTINEZ*) | Lodosa | 5 | 327 | 310000000001264893ZD | Bazkalekua zuhaixkekin | 187 188 | 19 19 | | | | | (lurren eraztuna) 5,00x5,00 5,00x5,00 |
–Lurpeko linea.
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | |
Udalerria | Pol. | Lurz. | Katastroko erreferentzia | Lur mota / Laborea | Kutxatila kop. | Kutxatilen okupazioa (m²) | Kanalizazioaren luzera (m) | Kanalizazioaren azalera (m²) | Beste m² batzuk |
EZEZAGUNA (FRANCISCO JAVIER REMIREZ MARTINEZ; JOSE MANUEL REMIREZ MARTINEZ*) | Lodosa | 5 | 327 | 310000000001264893ZD | Bazkalekua zuhaixkekin | 2 | 8 | 14 | 16,8 | |
EZEZAGUNA (LODOSAKO UDALEKO HERRI-LURRAK*) | Lodosa | 5 | 218 | 310000000001264865WJ | Indusketa Ura | | | 20 | 24 | |
EZEZAGUNA (LODOSAKO UDALA*) | Lodosa | 5 | 367 | 310000000001642566ZJ | Bazkalekua zuhaixkekin | | | 38 | 45,6 | |
LODOSAKO UDALA | Lodosa | | | Los Cabezos industrialdeko bidea | Jabari publikoa | 2 | 8 | 20 | 24 | |
(*) Katastroko azken titular ezaguna. |
Iragarkiaren kodea: F2517105