14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Erdi tentsioko linea berria, itxiera egiten duena "4661 LO1 Igoa-Arrarats-Eratsun" eta "4668 LO6 Irurtzun-Basaburua" lineen artean, Basaburuko udal mugartean. Espedientearen kodea: SAT11218.

Bete beharrez Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. eta 55. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa (errege dekretu horren bidez energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoaren garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta horniketa-jarduerak arautzen dira), jendaurrean jartzen da goi tentsioko instalazio elektriko honi dagokion espedientea:

–Deskribapena: Erdi tentsioko linea berria, itxiera egiten duena "4661 LO1 Igoa-Arrarats-Eratsun" eta "4668 LO6 Irurtzun-Basaburua" lineen artean, Basaburuko udal mugartean.

–Xedea: proiektua, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta fitxategi geografikoak jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea lortzeko.

–Eskatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-sat11218-bigarren

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente-kodea adierazita.

Iruñean, 2025eko abenduaren 24an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

SAT11218 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO

TITULARRA

UKIPENAK

Udalerria

Polig.

Lurz.

(Lur mota /
Laborea)

Euskarriak

Euskarriaren okupazioa

Kanalizazioaren luzera

Kutxatila
kop.

Kanalizazioaren
azalera

Aldi
baterako okupazio

Jose Luis Leciaga Arrechea

Juan Jose Leciaga Arrechea

Basaburua

14

323

Larreak

77,31

2,56

-

-

-

50

Jose Luis Leciaga Arrechea

Basaburua

14

344

Belardia

40N

11,63

4

-

1,60

63

Juan Jose Leciaga Arrechea

Nafarroako Foru Komunitatea

(Errepideak)

Basaburua

14

47

Eraik.

-

-

10

2

12,00

41

Trinidad Prieto Moreno

Basaburua

14

366

Belardia

-

-

87

2

41,60

287

Aitor Iragui Iturralde

Miguel Angel Iragui Iturralde

Yolanda Iragui Iturralde

Basaburua

10

17

Belardia

-

-

10

2

8,00

40

Aitor Iragui Iturralde

Miguel Angel Iragui Iturralde

Yolanda Iragui Iturralde

Basaburua

10

35

Belardia / Larreak / Zuhaitzak

2820

10,56

645

1

260,00

2.093

Iragarkiaren kodea: F2517101