14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2764E/2025 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ana María Ariztegui Echenique andrea Elizondoko osasun eskualde oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko buru izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 26an emandako 518E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan merezimenduen lehiaketa bidez bitarteko izendatze batekin betetzeko Elizondoko osasun eskualde oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko buruaren lanpostua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren ekainaren 10eko 1552E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Prozedura amaiturik, epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari proposatu dio Ana María Ariztegui Echenique andrea izenda dezala Elizondoko osasun eskualde oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko buru, hark eskuratu baitu puntuaziorik handiena azken emaitzan.

Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 6 urtez izanen da burutzako titularra, salbu eta azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 17. artikuluan kargua uzteko xedatutako arrazoietako bat gertatzen bada.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ana María Ariztegui Echenique andrea izendatzea Elizondoko osasun eskualde oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko buru, 66534 plazan arituko delarik. Izendapenak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-orrian argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2025eko abenduaren 31n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2517363