139. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

211E/2026 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak emana, María Beatriz Bonafonte Gavari izendatzen duena Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoko buru. Bulego hori Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusikoa da.

Hala xedatzen baitu hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak bosgarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularrak eginen ditu bitarte baterako izendapenak, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren, eta izendatu gogo dena beste departamentu bateko langilea baldin bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren adostasuna.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. María Beatriz Bonafonte Gavari izendatzea, bitarte baterako, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntza Bulegoko buru. Izendapenak 2026ko uztailaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusira eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusira, Industria Sustatzeko Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusira.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko uztailaren 1ean.–Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2609505