1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
316E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera aldatzen duena.
Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu medikamentuekin egiten diren saiakuntza klinikoak, Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoak eta Azterlan Klinikoen Espainiako Erregistroa. Zehazki, haren IV. kapituluak medikamentuen gaineko ikerkuntza batzorde etikoen osaera eta eginkizunak jasotzen ditu, eta autonomia erkidegoko osasun agintaritza eskudunek egiaztatuko dituztela xedatzen du.
Urtarrilaren 31ko 8/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa (NA-mIBE) sortu eta arautu zen. Foru dekretu horren 4. artikuluan ezartzen denez, batzorde hori gutxienez hamar kidek eta gehienez hogeik osatuko dute, eta ordezko kideen kopuru bera ere edukitzen ahal du. Ordezko horiek jardunen dute kargua hutsik badago edo ordezkatzen duten kide titularra kanpoan edo gaixorik badago. Bestetik, 5.1 artikuluak esaten du Osasuneko kontseilariak foru agindu bidez izendatuko dituela Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren kideak, Osasuneko zuzendari nagusiak proposatu ondotik.
Ahalmen hori baliatuz, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren (NA-mIBE) osaera zenbait aldiz berritu da; azken berrikuntza Osasuneko kontseilariaren uztailaren 28ko 273E/2025 Foru Aginduaren bidez egin da.
2026ko ekainaren 23an, Osasuneko zuzendari nagusiak txosten bat igorri du, non proposatzen baitu Batzordearen osaera aldatzea, honako hauek batzordeko kide izendatzeko: Isabel Navarrete Molina andrea, Raquel Gil Laborda andrea, Ingrid Estévez Coro andrea, Javier Blázquez Ruiz jauna, María Calvo Arbeloa andrea eta Amaya Echeverría Gorriti andrea.
Halaber, proposatzen du bi kide hauek kargutik kentzea: Aurora Lozano Suárez andrea eta Irati Irigoyen andrea.
Horrenbestez, eta erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak esleitu dizkidan eskudantziak eta Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa (NA-mIBE) sortu eta arautzen duen urtarrilaren 31ko 8/2024 Foru Dekretuaren 5.1 artikuluak esleitu dizkidanak,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kide izendatzea Isabel Navarrete Molina andrea, Raquel Gil Laborda andrea, Ingrid Estévez Coro andrea eta María Calvo Arbeloa andrea. Halaber, ordezko kide izendatzea Javier Blázquez Ruiz jauna eta Amaya Echeverría Gorriti andrea.
2. Kargutik kentzea Aurora Lozano Suárez andrea eta Irati Irigoyen andrea.
3. Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa kide hauek osatzen dute:
Batzordeburua: Francisco Javier Garjón Parra jauna.
Ordezko batzordeburua: Nerea Egüés Olazábal andrea.
Batzordekide-idazkaria: María Barrios Madiedo.
Batzordekideak: Olga Díaz de Rada Pardo andrea.
José María López-Picazo González jauna.
Isabel Navarrete Molina andrea.
Virginia Álvarez Asían andrea.
Irati Ormazabal Vélez andrea.
Rubén Pérez Goñi jauna.
Isabel Gil Aldea andrea.
Ana Rosa López Pérez andrea.
Carolina Purroy Irurzun andrea.
Jorge Rodríguez Ozcoidi jauna.
Virginia Arrazubi Arrula andrea.
Lucía Lozano Vicario andrea.
Elisa Molins Castiella andrea.
María Ángeles Zapata Roig andrea.
Ingrid Estévez Coro andrea.
Raquel Gil Laborda andrea.
María Calvo Arbeloa andrea.
Ordezko batzordekideak: Paula Aldave Cobos andrea.
Javier Blázquez Ruiz jauna.
Amaya Echeverría Gorriti andrea.
4. Foru agindu hau jakinaraztea Isabel Navarrete Molina andreari, Raquel Gil Laborda andreari, Ingrid Estévez Coro andreari, Javier Blázquez Ruiz jaunari, María Calvo Arbeloa andreari, Aurora Lozano Vicario andreari, Irati Irigoyen andreari, Amaya Echeverría Gorriti andreari eta Osasun Departamentuko Ikerketa eta Berrikuntza Atalari.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko ekainaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2609329