139. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

315E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Luis Miranda Orella jauna izendatzen baita Nafarroako Erradiologiako Arlo Klinikoko zuzendari.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek, zeinak irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi eta gerora zenbaitetan aldatu baitira, 20.1 artikuluan ezartzen dute Osasun Departamentuko titularraren foru aginduz izendatu eta kargutik kenduko direla organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuetako buruak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Luis Miranda Orella jauna izendatzea Nafarroako Erradiologiako Arlo Klinikoko zuzendari. Izendapenak 2026ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko ekainaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2609330