139. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

39/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez Haizea Vicente Burgui andrea izendatzen baita Iruñeko Nuestra Señora de Roncenvalles haur eskolako zuzendari.

Azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak (horren bidez ezartzen da Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa), 27. artikuluan, ezartzen du izendapen librearen bidez beteko direla Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur eskoletako zuzendari lanpostuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik edo hari atxikita daudenen artetik. Orobat, ezartzen du Hezkuntza Departamentuko kontseilariak izendatuko dituela zuzendari horiek.

Aldeko txostena eman du Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak, Haizea Vicente Burgui andrea izan dadin Iruñeko Nuestra Señora de Roncesvalles haur eskolako zuzendari.

Erabiliz eman zaizkidan ahalmenak, hain zuzen ere, eman dizkidanak abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak (Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea),

AGINTZEN DUT:

1. Haizea Vicente Burgui andrea izendatzea Iruñeko Nuestra Señora de Roncesvalles haur eskolako zuzendari. Izendapenak 2026ko abuztuaren 17an izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Haur Eskolen Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau argitara eman eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2026ko ekainaren 30ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2609473