6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
Arguedasko Ureztatzaileen Elkartea
Batzar nagusi bereziaren deialdia
Dei egiten zaie Arguedasko Ureztatzaileen Elkarteko kide diren jabe guztiei batzar nagusi berezira. 2026ko uztailaren 28an izanen da, asteartearekin, elkartearen bulegoan (Kale Nagusia 4, behea, Arguedas). Lehenbiziko deialdia 20:30ean izanen da, eta bigarrena 21:00etan.
Gai-zerrenda:
1. 2025eko batzar nagusian uztondoak eta lugorriak ureztatzeari buruz adostutako araua aztertzea eta horren gaineko erabakia hartzea.
2. Ureztatze-arau berriei buruz hartutako erabakiak batzar nagusian onestea (uztailaren 14an igorri zitzaizkien erabiltzaileei).
3. Landaketetarako arauak azaltzea, dela erreten bidezko ureztapenean, dela aspertsiozko ureztapenean.
Arguedasen, 2026ko uztailaren 14an.–Elkarteko burua, Sergio Samanes Malón.
Iragarkiaren kodea: P2609857