139. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 0000167/2026 prozedura laburtua, Alkatetzaren 2026ko apirilaren 20ko 410 zenbakiko Ebazpenaren aurka, administrazio kontratuen arloan

Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalak (1. plaza) udal honi eskatu zion 0000167/2026 prozedura arruntari zegozkion epatzeak egin zitzala. Izan ere, prozedura hori Juan Manuel Loidi Yurritak ELURLAN SLren izenean eta haren ordez jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio, eta, hain zuzen ere, errekurtso horrek aurka egiten dio Alkatetzaren 2026ko apirilaren 20ko 410 zenbakiko Ebazpenari, administrazio kontratuen arloan.

Azaldutakoarekin bat, eta jasotako errekerimenduari jarraikiz, interesdunak epatzen dira, ager daitezen bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bete dadin uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

Vianan, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2609672