139. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Xehetasun-azterketa, Alduateko 2. poligonoko 15. lurzatian. Behin betiko onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2026ko ekainaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Alduateko (Urraulbeiti) katastroko 2. poligonoko 15. lurzatian, Montserrat Iturbide Compainsek sustatua.

Argitara ematen da, hirigintzako araudiarekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Urraulbeitin, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2609509