2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko169.lurzatian. Behin betiko onespena
Doneztebeko Udalak, 2026ko ekainaren 29an egindako ezohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Ignacio Martínez Lizaso jaunak sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia Doneztebeko 2. poligonoko 169. lurzatirako.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin bat.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Donezteben, 2026ko ekainaren 29an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2609359