2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa, Intxaustia kaleko 1. eta 3. zenbakietako eta Arropa-garbitzaileen kaleko 2., 4., 6., 8. eta 10. zenbakietako higiezinen xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2026ko ekainaren 25eko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat aldatzea. Azterketa horren helburua da eraikuntzetan onar daitezkeen obra motak eta baldintzak arautzea, eraginkortasunari eta energia-efizientziari, bolumenen antolamendu eta konposizioari eta fatxaden antolamenduari dagokienez, Intxaustia kaleko 1ean eta 3an eta Arropa-garbitzaileen kaleko 2an, 4an, 6an, 8an eta 10ean (katastroko erreferentziak: 2. poligonoko 75., 76., 77., 78., 79., 80., 81., 82., 83. eta 85. lurzatiak). Navarra de Suelo y Vivienda SAk aurkeztu du.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Burlatan, 2026ko ekainaren 29an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2609357