1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
38/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Graciela Unzu Martínez andrea, Iruñeko Nuestra Señora de Roncesvalles haur eskolako zuzendaria.
Graciela Unzu Martínez andrea Iruñeko Nuestra Señora de Roncesvalles haur eskolako zuzendari izendatu zen Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailearen ekainaren 28ko 4692/2021 Ebazpenaren bidez.
2026ko ekainaren 17an, Graciela Unzu Martínez andreak uko egin zion Iruñeko Nuestra Señora de Roncesvalles haur eskolako zuzendari postuari. Kargu-uzteak 2026ko abuztuaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.
Azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak (horren bidez ezartzen da Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa), 27. artikuluan, honako hau ezartzen du: "Izendapen librearen bidez beteko dira haur eskoletako zuzendari lanpostuak (galarazi gabe lanpostu horien titularrek irabazi dituzten eskubideak), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik, edo hari atxikita daudenen artetik. Hezkuntza Departamentuko kontseilariak izendatuko ditu zuzendari horiek".
Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du, Graciela Unzu Martínez andrea, berak eskatuta, Iruñeko Nuestra Señora de Roncesvalles haur eskolako zuzendari kargutik kentzeari dagokionez.
Erabiliz eman zaizkidan ahalmenak, hain zuzen ere, eman dizkidanak abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak (Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea),
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, Graciela Unzu Martínez andrea, Iruñeko Nuestra Señora de Roncesvalles haur eskolako zuzendaria, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko abuztuaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Haur Eskolen Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau argitara eman eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2026ko ekainaren 30ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2609468