2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Udaltzain-agentearen izendapena
Tafallako Udaleko alkatearen ebazpena, zeinaren bidez Alejandro Sada Ibáñez izendatzen baita langile funtzionario, Tafallako udaltzain-agentearen lanpostua betetzeko.
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko otsailaren 24ko bilkuran hartutako erabaki baten bidez (argitaratu zen 2025eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 13an), onetsi ziren deialdi honen oinarriak: deialdia, bete daitezen udaltzain-agentearen 13 plaza, oposizio bidez, destinoa Iruñeko Udalaren Udaltzaingoan dutenak.
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariaren 2025eko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, deialdi honetan: Iruñeko Udalaren Udaltzaingorako udaltzain-agentearen 13 plaza oposizio bidez betetzeko deialdia. Zerrenda 2025eko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6koan.
Aipatu zerrendan Amaya Teruel Erausquin dago, zeina une horretan Tafallako Udalaren zerbitzuko udaltzain-agente plaza bati atxikita baitzegoen (04.12 kodea).
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren irailaren 18ko 138/2025 Ebazpenaren bidez, baietsi zen Amaya Teruel Erausquinek jarritako baliozkotze eskaera, ikastaro hauei dagokienez: polizien kidegoan sartzeko oinarrizko prestakuntzako 2023ko ikastaroaren edukia, Nafarroako Segurtasun Eskolak emanikoa, eta udaltzainen kidegoan sartzeko oinarrizko 2025eko ikastaroko programa, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariak onetsitakoa, 2025eko irailaren 18an.
Tafallako Udalak eskatuta eta Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Alejandro Sada Ibáñezek prestakuntza ikastaroan onartua izateko legezko baldintzak betetzen zituenez eta hori baliozkotu zitzaionez, Iruñeko Udalak handitu zuen Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatutako oinarrizko prestakuntza ikastaroan onartutako pertsonen kopurua, bat etorriz Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarriarekin. Hala, Alejandro Sada Ibáñez izangaia gehitu da ikastaroan.
Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren ekainaren 26ko 099/2026 Ebazpenaren bidez onetsi dira Nafarroako polizien kidegoan sartzeko 2025eko ikastaroko azken kalifikazioak. Hala, Alejandro Sada Ibáñezek GAI kalifikazioa lortu du, 73,19 puntu lortu baititu, bat etorriz deialdiaren oinarrien 7.3.3 apartatuan xedatutakoarekin.
Berriozarko Udaleko Alkatetzaren uztailaren 1eko 648/2026 Ebazpenaren bidez, Amaya Teruel Erausquin izendatu zen Berriozarko udaltzain-agente, eta ezarri zen 2026ko uztailaren 3an jabetu behar zuela karguaz. Horrez gain, interesdunak, 2026ko ekainaren 25ean, eskatu zuen Tafallako Udaleko udaltzain-agentearen plazan borondatezko eszedentzia egoerara igarotzea 2026ko uztailaren 3tik aurrera, egun horretan jabetuko baitzen plazaz Berriozarko Udalean.
Hala bada, Amaya Teruel Erauskin 2026ko uztailaren 3an jabetuko da plazaz, eta Berriozarko Udaleko Udaltzaingoan sartuko da ondorio guztietarako. Hortaz, egoki da betetzen zuen plazan borondatezko eszedentziako egoeran ezartzea, plazaren erreserbarik gabe, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarriak adierazi bezala:
"Behin prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren, eta ikastaroa baliozkotu zaion izangaiak hautatutako polizian sartu ondoren, jabetza hartzeak berekin ekarriko du berariaz uko egitea une horretara arte edukitako lanpostuari, eta lanpostua gelditzea erreserbarik gabeko borondatezko eszedentziaren egoeran. Kasu horretan, hutsik geratu den lanpostua betetzen zegoeneko administrazioak, aipatutakoaren ordez prestakuntza ikastaroan sarturiko izangaia izendatuko du".
Horiek horrela, hautapen, dokumentazio eta esleitze izapideak beteta,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–Borondatezko eszedentzia ematea, plaza erreserbatu gabe, Amaya Teruel Erausquini, zeina izendatu baitzen Berriozarko udaltzain-agente Alkatetzaren uztailaren 1eko 648/2026 Ebazpenaren bidez.
Bigarrena.–Izendatzea Alejandro Sada Ibáñez Tafallako Udaleko langile funtzionario, Tafallako udaltzain-agente lanpostua betetzeko (04.12 lanpostu kodea), Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Legearen hirugarren xedapen gehigarriarekin bat.
Hirugarrena.–Ezartzea 2026ko uztailaren 3an jabetu beharko duela Tafallako Udaltzaingoko agentearen karguaz, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoirik bada. Une horretan, izendatutakoak zin egin edo hitzeman beharko du Konstituzioari, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion betebeharrak fideltasunez beteko dituela.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, ohartaraziz erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta haren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2026ko uztailaren 2an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2609602