139. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MIRANDA ARGA

2026ko lan publikoaren eskaintza

Alkatearen ekainaren 25eko 162/2026 Ebazpenaren bidez, 2026ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Honako plaza hauek eskaintzen dira:

–Zerbitzu anitzetako enplegatuen 3 eta 6 zenbakidun plazak, Miranda Argako Udalaren zerbitzura aritzeko. Maila: D. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

–Administrari-ofizialen 4 eta 5 zenbakidun plazak, Miranda Argako Udalaren zerbitzura aritzeko. Maila: C. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Egoera: hutsik.

–Zaintzaileen / zerbitzu anitzetako enplegatuen 13, 14, 19, 20, 21 eta 22 zenbakidun plazak, Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren zerbitzura aritzeko. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Miranda Argan, 2026ko ekainaren 25ean.–Alkatea, M.ª Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2609275