2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MARTZILLA
Oposizio-lehiaketa, San Bartolomé zahar-etxeko udal-patronatuaren zuzendari plaza bat betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda eta lehenbiziko proba egiteko eguna
Alkatetzak 2026ko apirilaren 29an emandako ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen Martzillako San Bartolomé zahar-etxeko udal-patronatuaren zuzendari plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Bidezkoa da behin betiko onartzea sartzeko prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu duten izangai guztiak, deialdiaren laugarren oinarriari jarraikiz eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 28. artikuluan ezarritakoarekin bat (foru-dekretu horrek onesten du Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Azkenik, bidezkoa da, halaber, oposizioaren lehen proba, teorikoa, egiteko eguna, ordua eta tokia adieraztea.
Horrenbestez, alkateak, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 27. artikuluak ematen dizkion eskudantziak erabiliz,
ERABAKITZEN DU:
Lehena.–Onestea honako deialdi honetan onartu diren izangaien behin betiko zerrenda: deialdia, bete dadin administrari laguntzailearen plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean aritu dadin Martzillako Udalaren zerbitzura. Honako hauek osatzen dute zerrenda (ez da inor baztertu):
ENERIZ DEL VALLE, JULEN
BAREA CHICOTE, LAURA
REDONDO GARCIA, NOEMI
TOLEDO RUIZ, ANDREA
Bigarrena.–Adieraztea oposizioaren lehen proba, teorikoa, egiteko eguna, ordua eta tokia: 2026ko irailaren 2an, asteazkena, 09:00etan, Martzillako udaletxean (La Cava kalea 1, 31340 Martzilla, Nafarroa).
Probarako dei bakarra eginen da. Izangaiek agertu behar dute aldean dutela indarrean dagoen nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena.
Oposiziotik baztertuko dira probara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.
Kalifikazio-epaimahaiak behar adina denboraz argitaratuko ditu proba teorikoak egiteko abisuak; helbide honetan argitaratuko ditu, hain zuzen ere: https://marcilla.sedipualba.es/ (iragarki-taula).
Hirugarrena.–Ebazpen hau kalifikazio-epaimahaiko kideei igortzea, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Martzillako Udalaren iragarki-taulan.
Martzillan, 2026ko ekainaren 24an.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Úcar.
Iragarkiaren kodea: L2609148