2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LEITZA
Lehiaketa-oposizioa, zerbitzu anitzetako langile plaza bat (C maila), arduradun eginkizunekin, betetzeko. Izendapen-proposamena
Deialdia 2026ko 31.Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an.
Amaitu da Leitzako Udalean C mailako arduradun eginkizunak dituen zerbitzu anitzetako langile plaza bat lanaldi osoan betetzeko lehiaketa-oposizioko hautaketa-prozesua.
Horretarako izendatutako kalifikazio-epaimahaiak prozesua gainditu duten izangaien zerrenda egin du, puntuazio handienetik txikienera ordenatuta, izendapen-proposamenarekin:
–Izangaia: David Fernández Sayavera.
Alkatetza honi dagokio puntuazio handiena lortu duen pertsona izendatzea eta, beraz, kontratatzea, eta, era berean, aldi baterako kontratazio-zerrendak onartzea, deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoaren arabera.
Kontuan hartuta indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskudantziak eta, bereziki, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) eta 102.2 artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoetarako sarbidearen Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulua eta hurrengoak.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– David Fernández Sayavera jauna izendatzeko eta, beraz, kontratatzeko proposamena egitea, Leitzako Udalaren zerbitzuko lan-kontratuko langile finkoa izan dadin, hautaketa-probak gainditu dituztenen zerrendan puntuaziorik handiena lortu duelako, Leitzako Udalean lanaldi osoko lan-kontratuko langile finkoaren erregimeneko plaza bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko, zerbitzu anitzetako brigadako arduradun gisa.
Proposatutako izangaiak deialdiaren 9. oinarrian adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko du izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 10 egun naturaleko epean.
Bigarrena.–Izendapen-proposamena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Leitzako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (egoitza elektronikoa).
Hirugarrena.–Kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenean jasotako kalifikazioak behin betiko onartzea. Era berean, aldi baterako kontrataziorako hautagaien zerrenda behin betiko onartzea oposizioan plaza lortu gabe gainditu duten izangaiekin eta oposizioa gainditu ez arren lehenengo proba gainditu duten izangaiekin, 10. oinarrian xedatutakoaren arabera.
Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta jar ditzaketen errekurtsoak adieraztea.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:
a) Berraztertze-errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
Leitzan, 2026ko uztailaren 2an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
PROPOSATUTAKO IZANGAIEN ZERRENDA
1.–David Fernández Sayavera. (Izendapenerako eta kontrataziorako proposatua).
ALDI BATERAKO KONTRATAZIORAKO IZANGAIEN ZERRENDA
2.–Jexux Sagastibeltza Zestau (Plazarik gabeko gainditua).
3.–Argoitz Hernandorena Saizar. (Plazarik gabeko gainditua).
4.–Ion Ander Zabaleta Telleria (1. proba gainditu du).
Iragarkiaren kodea: L2609629