2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXARRI ARANATZ
Oposizio-lehiaketa, errelebo-kontratuaren modalitatean bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, lan-araubide finkokoa. Izendapena
Amaitu da Etxarri Aranazko Udalaren zerbitzura aritzeko zerbitzu anitzetako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa-prozesua, errelebo-kontratuaren modalitatean. Deialdia Alkatetzak 2026-0072 zenbakiko ebazpenaren bidez 2026ko otsailaren 14an onetsi eta 2026ko martxoaren 5eko 47 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Bat etorrita hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, 2026ko ekainaren 26ko 124 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa.
Behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta deialdiaren 7.2 oinarrian xedatutakoa betez, Udaleko Alkatetzak honako hau ebatzi du:
Lehenengoa.–David Fernandez Sayavera lan-kontratu finkoan kontratatzea, Etxarri Aranazko Udalaren zerbitzura aritu dadin errelebo-kontratuaren modalitatean, Etxarri Aranazko Udalaren plantilla organikoan 7C zenbakiarekin identifikatutako zerbitzu anitzeko lanpostua betetzeko.
Bigarrena.–Izangaiak dagokion lan kontratu finkoa sinatu beharko du, errelebo-kontratuaren modalitatean, 2026ko uztailaren 20an.
Etxarri Aranatzen, 2026ko uztailaren 10ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2609819