139. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Udaltzain-agentearen izendapena

Alkatearen 2026ko uztailaren 1eko 648. Ebazpenaren bidez, eta honako hauek betez: apirilaren 2ko 7/1985 Legea (Toki Araubidearen Oinarriak ezartzen dituen Legea) eta azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea (Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legea),

EBAZTEN DA:

Lehenbizikoa.–Berriozarko udaltzain izendatzea Amaya Teruel Erausquin, eta plantilla organikoko 69. lanpostu hutsa ematea.

Bigarrena.–Izendatuak 2026ko uztailaren 3an jabetu beharko du karguaz. Aurretik zin egin edo hitzeman beharko du errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zintzo beteko dituela karguko betebeharrak.

Hirugarrena.–Agintzea aipatutako izendapena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Udaltzaingoko burutzari, esku hartzeko arloari eta udal Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko bilkuran, eta agintzea sar dadila erreferentziako espedientean.

Berriozarren, 2026ko uztailaren 2an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2609603