139. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 21eko 46E/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez gizarte-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat ebatzi zen, helburu zuena adikzioak prebenitzea 2025eko abenduaren 1etik 2026ko azaroaren 30era arteko aldian.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen 2025eko abenduaren 23ko 107E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, fundazioei, gizarte-ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei dirulaguntzak emateko, substantzia-adikzioek eta substantziarik gabeko adikzioek eragindako ondorioen prebentzio komunitariorako programak egiteko 2025eko abenduaren 1etik 2026ko azaroaren 30era arte.

Dirulaguntzaren onuradunetako batek gora jotzeko errekurtsoa paratu du Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 21eko 46E/2026 Ebazpenaren aurka, zehazten diren arrazoiak direla eta. Ebazpen horren bidez gizarte-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat ebatzi zen, helburu zuena adikzioak prebenitzea 2025eko abenduaren 1etik 2026ko azaroaren 30era arteko aldian.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118.2 eta 45. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun diren guztiei jakinarazten zaie alegazioak aurkezten ahal dituztela iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduan.

Jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2026ko uztailaren 2an.–Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Beatriz Aceña Laparra.

Iragarkiaren kodea: F2609610