139. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

407/2026 EBAZPENA, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira "Herri-lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak" egiteko laguntzen oinarri arautzaileak eta 2026ko ekitaldirako deialdia. DDBN kodea: 913796.

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Eskumen horien barnean dago nekazaritza eta basogintzaren sektorea garatu, modernizatu edo egokitzeko sustapena, azpiegiturak eginez, lurrak finkatzeko eta hobetzeko, eta energiaren eta uraren hornidura eta aurrezpenerako.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 73. artikuluak arautzen du nola eskuratu inbertsioetarako finantzaketa eta nola zehaztu haren zenbatekoa, presioko sareen bidezko barne banaketako obretarako eta lurralde hobekuntzetarako, nekazaritza azpiegituretan jarduteko eremuetan lurrak ureztalur bihurtzen direnean edo ureztaketa modernizatzen denean. Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea garatzen duen erregelamenduak (martxoaren 24ko 59/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsia) adierazten du zein diren irizpideak toki entitateek edo parekatutako erakundeek aipatutako inbertsioengatik jaso dezaketen dirulaguntza portzentajea ezartzeko.

Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 4ko 5/2020 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak aldatu egin zuen Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea, eta, ondorioz, 71. artikuluaren 1. apartatuaren arabera, nekazaritza azpiegituretan jarduteko eremuetan egin beharreko obrak interes orokorreko obrak dira, Foru Komunitateko Administrazioak nahitaez egin beharrekoak, salbu eta herri-lurretako barne banaketari dagozkionak, horiek toki entitateek sustatu eta eginen baitituzte.

Ebazpen honen bidez "Herri-lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak" egiteko laguntzen oinarri arautzaileak onesten dira. Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatzen zaio.

Deialdi honen gastu-konpromisoa 2026ko ekitaldien kargura eginen da, eta, 600.000 eurotik gorakoa ez denez, ez du Nafarroako Gobernuaren baimena behar aurretiaz.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskumenak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,

EBAZTEN DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea.

"Herri-lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak" egiteko laguntzen oinarri arautzaileak onesten dira.

2. Deialdia onestea.

Deialdia onesten da, "Herri-lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak" egiteko laguntzena, 2026ko ekitaldirako, aurreko puntuan ezarritako oinarri arautzaileekin eta baldintzekin bat.

3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 100.000 euroko gastua baimentzen da 2026ko Aurrekontu Orokorretako "Herri-lurretako lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak" izeneko 710006 71500 7609 414102 partidaren kargura.

4. Eskaerak aurkezteko epea 2026ko ekitaldiko deialdian.

Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari jakinaraztea (DDBN).

Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira, eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratu beharko dira.

6. Ebazpen hau igortzea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura, Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalera eta Ekonomia Aferetarako Bulegora.

7. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2026ko ekainaren 17an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA.–"Herri-lurzatiak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak" egiteko laguntzen oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

1. Oinarri hauen xedea da Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 71. artikuluan eta VI. tituluko II. kapituluan ezarritako "Herri-lurzatiak ureztatzeko azpiegituretarako inbertsioak" egiteko laguntzak nola eman arautzea. Alegia, arautuko dute nola eskuratu inbertsioetarako finantzaketa eta nola zehaztu haren zenbatekoa, presioko sareen bidezko barne banaketako obretarako eta lurralde hobekuntzetarako, nekazaritza azpiegituretan jarduteko eremuetan lurrak ureztalur bihurtzen direnean edo ureztaketa modernizatzen denean. Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea garatzen duen erregelamenduak (martxoaren 24ko 59/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsia) adierazten du zein diren irizpideak toki entitateek edo parekatutako erakundeek aipatutako inbertsioengatik jaso dezaketen dirulaguntza portzentajea ezartzeko.

2. Laguntza hauetatik kanpo gelditzen dira, berariaz, ureztaketarako azpiegituretarako laguntzak baldin horien titulartasuna zuzenbide pribatuko pertsona juridikoek badute, baita lurzatien barnean dauden ureztaketarako instalazio pribatuak ere.

2. oinarria.–Laguntzaren xedea.

Laguntza honen helburu orokorrak dira nekazaritza eta basogintzaren sektorearen garapena, modernizazioa edo egokitzapena sustatzea, inbertsioak eginez ureztaketako azpiegiturak hobetzeko, modernizatzeko, berriak eraldatzeko edo handitzeko, baldin eta haien titulartasuna edo kudeaketa zuzenbide publikoko pertsona juridikoei badagokie.

3. oinarria.–Entitate onuradunak.

Eragiketaren onuradun dira toki entitateak (udalak edo kontzejuak) edo parekatutako erakundeak, baldin eta ureztatzeko ekipamendua jarri behar badute herri-ondasunetan edo Nafarroako Toki Administrazioaren buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarrian aipatzen diren erakundeen ondasunetan, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearekin bat etorrita egindako interes orokorreko jarduketa baten barruan.

4. oinarria.–Onargarritasun irizpideak.

1. Laguntzaren onuradunek onargarritasun irizpide hauek bete beharko dituzte laguntzaren eskaera aurkezten duten egunean:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan ez egotea.

b) Toki entitateak edo erakunde parekatuak bete beharko ditu Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 40.5 artikuluan ezarritako baldintzak.

2. Eskatutako jarduketek baldintza hauek bete beharko dituzte onargarriak izateko:

a) Jarduketa koherentea izanen da Ebroko Arroko Espainiako barrutiko Plan Hidrologikoarekin, kontuan izanik haren helburuak, zuzkidurak, erreserbak eta neurrien programa.

b) Ureztaketako instalazioek nekazaritzako eta basogintzako sektoreetarako eta landa eremuetarako estatu-laguntzei 2023tik 2027ra bitarte aplikatu beharreko Europar Batasunaren jarraibideek ezarritako baldintzak beteko dituzte, eta, bereziki, 1.1.1.1 puntuko 157. apartatuan ezarritakoak (nekazaritzako ekoizpen primarioari lotutako nekazaritzako ustiategietako aktibo material eta immaterialetan inbertsioak egiteko laguntzak):

i) Inbertsioa egin behar den eskualde osorako eta inbertsioak ingurumenean eragiten ahal dien gainerako eremuetarako, arroko plan hidrologiko bat jakinarazi zaiola Batzordeari, 2000/60/EE Zuzentarauak eskatzen dituen baldintzetan; zuzentarau horren 11. artikuluarekin bat arroko plan hidrologikoaren arabera indarra duten eta nekazaritzako sektorerako egokiak diren neurriak zehaztuta daudela dagokion neurrien programan;

ii) Inbertsioaren barnean, ur-kontagailu bat instalatu dela edo instalatuko dela, diruz lagundutako inbertsioari dagokion ur kontsumoa neurtzeko modua ematen duena;

iii) Lehendik dagoen ureztaketako instalazio bat edo instalazio bateko elementu bat hobetzeko inbertsioa diruz lagungarria izanen da, soilik baldin eta:

a) Aldez aurretik ebaluatu bada posible den ur aurrezpenerako aukera ematen duela, lehendik dagoen instalazio edo azpiegituraren parametro teknikoak jasota,

b) Inbertsioak lurpeko edo azaleko ur masei eragiten badie, zeinak, arroko plan hidrologikoaren arabera, ez baitute egoera ona ur kantitatearekin lotutako arrazoiengatik, edo arrisku eta kalteberatasun klimatikoari buruzko ebaluazioek zehaztu badute inbertsioaren eraginpeko egoera oneko ur masak egoera hori gal dezaketela, klima aldaketaren ondorioz, ur kantitatearekin lotutako arrazoiengatik, uraren erabilera benetan murriztea lortu beharko da, horrekin laguntzeko ur masa horien egoera ona lortzen eta mantentzen, 2000/60/EE Zuzentarauaren 4. artikuluko 1. apartatuan ezartzen den gisan,

c) Batasuneko kide diren estatuek portzentajeak ezarri behar dituzte uraren aurrezpen potentzialerako eta ur kontsumoaren benetako murrizketarako, dirulaguntza jaso ahal izateko baldintza baitira, honako hau bermatzeko xedez:

1. Uraren aurrezpen potentzialaren portzentajea %5ekoa izan beharko da, gutxienez, lehendik dagoen instalazio edo azpiegituraren parametro teknikoek bermatua badute efizientzia maila handia, edo %25ekoa gutxienez oraingo efizientzia maila (inbertsioa egin aurrekoa) apala bada edo inbertsioak egiten diren tokietan uraren aurrezpena beharrezkoagoa bada, uren egoera ona lortzen dela (lortu ez bada) bermatzeko eta ur masen egoera degradazioa saihesteko.

2. Ur kontsumoaren benetako murrizketaren portzentajea, inbertsioa osorik hartuta, igo beharko da gutxienez ur aurrezpen potentzialaren %50era, lehendik dagoen ureztaketako instalazioan edo instalazioko elementuan egindako inbertsioaren ondorioz;

Aurreko iii) puntu honetan ezarritako baldintzak aplikatuko dira lehendik dauden instalazioetan egiten diren eta energia efizientziari soilik eragiten dieten inbertsioetan, edo urtegiak sortzeko inbertsioetan edo ur birziklatuaren erabileran egiten diren inbertsioetan, ez badiote lurpeko edo azaleko ur masa bati eragiten;

iv) Ur hornidura alternatibo gisa ur leheneratuaren erabilerarako inbertsioetarako laguntza ematen ahalko da baldin eta ur horren hornidurak eta erabilerak betetzen badituzte Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2020/741 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa (51);

v) Ureztatutako azaleraren handitze garbia dakarren inbertsio batek lurpeko edo azaleko ur masa jakin bati eragiten badio, diruz lagunduko da soilik bi baldintza hauek betetzen badira:

1. Ez da zehaztu ur masak, arroko plan hidrologikoaren arabera, egoera ona ez duela lortu ur kantitatearekin lortutako arrazoiengatik.

2. Ingurumen analisi batek erakusten du inbertsioak ez duela kalte nabarmenik ekarriko ingurumenerako. Ingurumen-inpaktuaren analisi hori Batasuneko kide den estatuaren agintaritza eskudunak egin edo onetsi beharko du, eta ustiategi multzoei buruzkoa ere izan daiteke.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planeko jarduketen zerrendan dagoen eremu batean sartua egonen da jarduketa.

d) Nekazaritzako azpiegituren jarduketa orokorrak, baldin lurrak ureztalur bihurtu behar baditu, edo ureztaketa modernizatu behar badu, aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena izan beharko du, agintaritza eskudunak onetsia.

e) Ureztalur bihurtzeko edo ureztaketa modernizatzeko nekazaritzako azpiegituren jarduketa orokorraren perimetroaren barnean egonen da eragiketa. Aipatutako jarduketa foru dekretu bidez onetsi zen.

f) Jarduketak uren emakidaren onuradun titularra den ureztatzaileen elkartearen onespen berariazkoa beharko du, baita lurren titularra den toki entitatearena ere. Ureztatzaileen elkartearen onespena hidranteraino egin beharreko interes orokorreko obrei buruzkoa izanen da, eta toki entitatearen onespena emanda dagoela ulertuko da laguntza lortzeko eskaerarekin berarekin.

5. oinarria.–Inbertsio diruz lagungarriak.

1. Dirulaguntza jaso dezakete Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 71.2.2. d) artikuluan jasotako inbertsioek, toki entitateek sustatu eta egindako interes orokorreko obrei dagokienez, baldin eta herri-lurretako barne banaketari eragiten badiote eta barne banaketarako azpiegitura hidraulikoko obrak badituzte, betiere instalazioen proiektu orokor batean jasota egonik, egiten direnean toki entitateen ondasunetan edo Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarrian aipatutako erakundeen ondasunetan.

2. Inbertsioek ingurumenean kalterik ekar badezakete, jarduketa eremu horretarako egindako ingurumen inpaktuaren azterketan eta ingurumen inpaktuaren adierazpenean aurreikusitakoak ez bezalakoak, lehenik beharrezkoa izanen da baimen egokia eskuratzea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen 17/2020 Foru Legearen arabera.

3. Inbertsio hauek bakarrik jaso dezakete dirulaguntza:

a) Instalazioen proiektu orokorrean jasotako barne banaketarako azpiegitura hidraulikoen obrak, herri-lurretan, barnean dela segurtasunaren eta osasunaren kapitulua. Obra horietan egindako gastuari kostuen moderazioa aplikatuko zaio deialdi honen 12. oinarrian jasotako erreferentziak kontuan hartuta. Instalazioen proiektu orokorrak hauek sartzen ahalko ditu, banaketa sareez eta ureztatzeko ekipoez gainera: lurra prestatzeko eta egokitzeko lanak, drainatzeko instalazioak eta obrak eta instalazioaren iragazketa, erregulazio eta kontrol elementuak, telekudeaketa barne.

b) Obren proiektua idazteko lanen gastuak, gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriaren %5, gehienez, kostuen moderazioa aplikatu ondoren, deialdiaren 12. oinarrian ezarritakoarekin bat. Gastu horietan sartzen ahalko dira proiektua idatzi duenak kontratazio mahaiari emandako aholkularitza teknikoak eragindakoak.

c) Inbertsioarekin lotutako azterlanen gastuak, baita proba teknikoenak ere, nahiz obren aurrekoak izan.

d) Obra zuzendaritzako gastuak, gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriaren %6, gehienez, kostuen moderazioa aplikatu ondoren, deialdiaren 12. oinarrian ezarritakoarekin bat.

e) Gastu orokorrak finantzagarriak dira, gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriaren %10, gehienez, kostuen moderazioa aplikatu ondoren, deialdiaren 12. oinarrian ezarritakoarekin bat. Industria mozkinak diruz lagungarriak dira, gauzatze materialaren aurrekontu diruz lagungarriaren %5, gehienez, kostuen moderazioa aplikatu ondoren, deialdiaren 12. oinarrian ezarritakoarekin bat.

4. Ez dira diruz lagungarriak eta, beraz, ez dira hautatzen ahal honako hauek:

a) BEZa.

b) Gehiegizko gastu guztiak, erreferentziako unitateko prezioen gainetik dauden prezioak dituzten obra-unitateetan egindakoak. Unitateko prezioak "Kostuen moderaziorako inbertsio moduluak" izeneko IV. eranskinean daude ezarrita, deialdiaren 12. oinarrian ezarritako erreferentziak aplikatuta. Proiektuek IV. eranskin horretan jasota ez dauden obra-unitateak dituztenean, kostuen moderaziorako erreferentziako prezioak izanen dira indarrean dauden TRAGSA tarifetan ezarritakoak.

c) Ez da finantzatuko bigarren eskuko ekipamenduen erosketa.

d) Ezin dute dirulaguntzarik jaso gauzazko ekarpenek: obrak egitea, ondasunak, zerbitzuak, lurrak eta ondasun higiezinak.

e) Deialdiaren 12. oinarrian ezarritako erreferentziak kontuan hartuta, aurkeztutako obra-proiektuei eta obra-ziurtagiriei aplikatutako kostuen moderazioa gainditzen duen zenbatekoa.

f) Eskaera aurkezten denean erabat bukatuta dauden inbertsioak.

5. Deialdi hau onetsi aurretik hasitako inbertsioen kasuan, diruz lagungarriak izanen dira 3. apartatuan ezarritakoak, baldin eta 2023ko urtarrilaren 1etik oinarri hauetan inbertsioa bukatzeko ezarritako azken egunera bitarte egin badira eta eskaera aurkezten denean bukatuta ez badaude.

Horretarako, inbertsio bat hasita dagoela ulertuko da zuinketa akta, obren hasiera materiala edo gauzatzea frogatzen duen agiri baliokide bat dagoelarik.

6. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33 bis artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, diruz lagundutako jarduketak gauzatzeko epea da oinarri hauetan zehaztu den epealdi diruz lagungarria, laguntzak emateko ebazpena onetsi aurretik hasita badaude ere, baina eskaera aurkeztean bukatuta ez badaude, betiere.

6. oinarria.–Laguntza motak eta zenbatekoa.

Laguntzaren zenbatekoa hau izanen da: dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioaren %50, baldin eta eskatzaileek betetzen badituzte martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen martxoaren 24ko 59/2003 Foru Dekretuaren 10. artikuluan azaltzen diren konpromisoak eta baldintzak eta ebazpen honetan zehaztutako betebeharrak.

7. oinarria.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta balorazio irizpideak.

1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek, eskaeren arteko lehentasun hurrenkera ezartzeko. Gehieneko puntuazioa 60 puntukoa izanen da, eta laguntza jaso ahal izateko gutxienekoa, 15 puntukoa.

2. Eskaeren lehentasun hurrenkera honela ordenatuko da:

a) Herri-ureztalur guztien aldean, ekipamenduaz hornitutako herri-ureztalur portzentaje txikiena duten toki entitateetako edo erakunde parekatuetako jarduketak. Eskaera egiteko azken egunean zehaztuko da ureztatzeko ekipamenduaz guztiz hornitutako herri-lurren edo parekatuen azaleraren portzentajea, kontuan izanik zein den ureztalur izan daitekeen herri-lurren edo parekatuen azalera osoa, nekazaritza azpiegituretako jarduketa eremuaren barnean. Eskaerak ordenatuko dira portzentaje txikienetik handienera, puntuak honela emanda:

%0

20 puntu

> %0 - ≤ %50

15 puntu

> %50 - ≤ %90

10 puntu

> %90

5 puntu

b) Jarduketak ingurumeneko mugek ukitutako udalerrietan, Natura 2000 eremuetan egoteagatik. Udalerriaren azalera osoa kontuan hartuta, ingurumeneko mugek ukitutako azaleraren portzentajerik handiena duen udalerriari 10 puntu emanen zaizkio, eta gainerakoei portzentaje horren araberako puntuazio proportzionala emanen zaie.

c) Jarduketak uraren kutsadura –nekazaritzatik etorritako nitratoengatik– izan dezaketen eremuetan, uren kutsadura gutxitzeko eta prebenitzeko. 5 puntu baldin kutsadura izan dezakeen eremuan badago eta 0 puntu ez badago.

d) Jarduketak lehentasunezko ustiategi gehiago dituzten toki entitateetan. Gehienez ere 25 puntuko baremoa ezarri da, honako tarte hauek dituena:

> 100 ustiategi

25 puntu

51 eta 100 ustiategi artean

20 puntu

21 eta 50 ustiategi artean

15 puntu

5 eta 20 ustiategi artean

8 puntu

0 eta 4 ustiategi artean

0 puntu

3. Aurreko irizpideak aplikatu ondoren berdinketak irauten badu, ordena ezarriko da eskaera aurkeztu den dataren arabera, lehentasuna emanda lehenago aurkeztu zenari.

8. oinarria.–Norgehiagokako prozedura aplikatzeko era.

1. Aurreko oinarrian zehaztutako irizpideak aplikatuta eskaeren lehentasun ordena ezarri ondoren, dirulaguntza esleituko da, deialdian erabilgarri dagoen kredituak ezartzen duen mugarekin.

2. Bi eskaeraren edo gehiagoren artean puntuazioan berdinketa gertatuz gero, lehentasunezko ustiategi gehien duen toki entitatearen espedientea lehenetsiko da, eta, berdinketak jarraitzen badu, herri-ureztalur guztien aldean ekipamenduaz hornitutako herri-ureztalurren portzentajerik txikiena duen titularraren espedientea lehenetsiko da.

3. Deialdirako dagoen aurrekontu kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei dirulaguntza emateko, ezetsi eginen dira onartu ezin diren guztiak.

4. Dena dela, norgehiagokako prozeduraren eteteko puntuan gelditzen den eskatzaileak, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik laguntzarik jasotzen ez badu, dagoen aurrekontuaren araberako laguntza eskatzen ahalko du, ebazpena jakinarazi eta 30 eguneko epearen barnean. Halakoetan, bere eskaeran eta bere proiektuan proposatutako ekintzen artean zeinetarako konpromisoa mantentzen duen identifikatu beharko du. Birformulatutako eskaerak dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburua errespetatu beharko ditu.

9. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.

1. Laguntza hauen onuradun diren entitateek, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak ez ezik, betebehar eta konpromiso hauek ere bete beharko dituzte:

a) Esleitu beharreko loteen tamaina, gutxienez ere, nekazaritzako azpiegituretan esku hartu behar den jarduketa eremuko oinarrizko ureztatze-azalera bezainbestekoa izateko konpromisoa, gutxienez ere hamabost urteko epean. Hala ere, honako inguruabarrak gertatzen direnean ez da ulertuko konpromiso hori bete gabe dagoela:

i) Oinarrizko ureztatze-azalera hori lortzea ezinezkoa denean, topografiaren, isolamenduaren edo ezintasun tekniko nabarmenaren ondorioz.

ii) Herri-lurretan dauden eta gizarte funtzioa betetzen duten etxeko baratzeak direnean.

b) Laguntza ordaintzeko eskaerarekin batera, eraldaketarako edo modernizaziorako jarduketaren xede diren herri-lurretako laborantza loteen aprobetxamenduari buruzko araudi berezia aurkeztea, toki entitateak edo parekoak onetsia. Araudi horrek barnean hartu behar ditu ondokoak:

i) Loteak esleitzeko lehentasun ordena, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 40.5.b) artikuluarekin bat datorrena.

ii) Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua erantzukizunetik salbuestea, ureztaketa-instalazioak behar bezala ez erabiltzeagatik sor daitezkeen kalteak direla-eta.

iii) Tarifa-egitura ezartzea, oinarri finko batez eta unitateko kontsumoarekin lotutako bi blokez osatua, halako moldez non zigorra ezarriko baita baldin eta hektareako eta kanpainako kontsumoek gainditzen badute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eremu bakoitzean finkatutako erreferentziazko balioa, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen martxoaren 24ko 59/2003 Foru Dekretuaren 10. artikuluak xedatutakoari jarraituz.

iv) Kanpainaz kanpaina ureztalurretan ezarritako edo ezarriko diren laboreei buruzko datu garrantzitsuak ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari edo haren sozietate publikoei, estatistika kontuetarako eta nekazaritzako elikagaien eta energiaren industriarentzako informazio bideak hobetzeko.

c) Inbertsioko obrak Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritakoaren arabera adjudikatzea.

d) Laguntza ongi eman dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea, hala agiri bidezkoak, nola bertatik bertara egiten direnak.

e) Diruz lagundutako jarduketak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Jakin bezain laster egin behar da komunikazio hori. Ez bada jakinarazten, laguntzaren %100 itzuli beharko da.

f) Emandako dirulaguntzari uko egitekoa, toki entitateak erabakitzen badu laguntzaren xede diren inbertsioak ez egitea, edo toki entitateak inbertsio horiek ezin dituela egin dakienean. Kasu bietan 15 eguneko epearen barruan eman beharko du horren berri, toki entitateak erabakia hartzen duenetik edo jarduketa gauzatzea eragozten duten gertaeren berri duenetik zenbatuta.

Toki entitateak ez baditu inbertsioak egiten deialdi honetan ezarritako egunerako eta laguntzari uko egiten ez badio ezarritako epeetan, hurrengo bi deialdietan ez ditu eskatzen ahalko ebazpen honetan araututako laguntzak.

g) Hartutako funtsak dirulaguntzak emateko oinarri izan zen helbururako eta ezarritako moduan eta epeetan erabili direla frogatzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, baita zer gastu egin diren ere hartutako funtsak aplikatuz.

h) Deialdi honetan xedatutakoa eta laguntza emateko proposamenaren izaeraren ondorioz ezartzen diren gainerako eginbeharrak betetzea.

i) Era berean, laguntzen onuradunak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.4 artikuluan ezarritakoa betez, dirulaguntzaren helbururako erabili beharko ditu ondasunak. Gutxienez zazpi urte iragan arte erabili beharko ditu xede horretarako, erregistro publikoan inskribatu ahal diren ondasunak badira, edo bi urte iragan arte, bestelako ondasunak badira. Erregistro publikoan inskribatzen ahal diren ondasunak izanez gero, eskrituran adierazi beharko da inguruabar hori, bai eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere; halaber, erregistro publikoko inskripzioan zehaztasun horiek jasoko dira.

j) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

2. "Herri-lurzatiak ureztatzeko azpiegituretarako inbertsioak" egiteko laguntza eskaera aurkezteak berekin ekarriko du oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak onartzea.

10. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.

1. Onuradunak onartuko ditu gerora bete beharreko konpromisoak.

2. Honako hauek hartuko dira gerora bete beharreko konpromisotzat:

a) Herri-lurretako loteen edo parekatuen azaleren tamainari eusteko konpromisoa, gutxienez ere hamabost urtez azken ordainketatik hasita, salbuespen hauekin:

i) Oinarrizko ureztatze-azalera hori lortzea ezinezkoa denean, topografiaren, isolamenduaren edo ezintasun tekniko nabarmenaren ondorioz.

ii) Herri-lurretan dauden eta gizarte funtzioa betetzen duten etxeko baratzeak direnean.

b) Diruz laguntzen diren inbertsioei eusteko konpromisoa: Diruz lagundutako instalazioa egoera onean izateko konpromisoa, betiere dirulaguntza zertarako eman eta xede horretarako, gutxienez ere zazpi urtez azken ordainketatik hasita. Inbertsioak ez du aldaketa handirik izanen, haren eragileak hondamendi natural larriak edo ezinbesteko arrazoiak izan ez badira.

c) Loteak esleitzeko lehentasun ordenari eustekoa –Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 40.5.b) artikuluarekin bat datorren ordenari–, gutxienez ere hamabost urtez azken ordainketatik hasita.

11. oinarria.–Laguntza-eskaera eta dokumentazioa.

1. Eskaera Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko da. Teknikoki ezinezkoa baldin bada, eta hala justifikatzen bada, eskaerak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren erregistroan aurkezten ahalko dira (González Tablas kalea 9, Iruña), bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatutakoarekin.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea. Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztuko du, egin gogo diren jarduketa guztiak azaltzen dituena.

2. Eskaera deialdi honetako II. eranskinean ezarritako inprimakian bideratuko da.

3. Gainera, eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Obra-proiektua, toki entitateko osoko bilkurak edo organo baliokideak onetsi izanaren ziurtagiriarekin batera. Lanen gauzatze materialaren aurrekontua 30.000 eurotik beherakoa den inbertsioen kasuan, memoria tekniko baloratua aurkezten ahalko da. Bi dokumentu horiek III. eranskinean deskribatutako gutxieneko edukia izan beharko dute. Proiektuaren edo memoria teknikoaren aurrekontua Excel formatuan ere aurkeztuko da, eta planoak PDF formatuan aurkeztuko dira, erabat bukatuta eta dagozkien legendak jarrita. Agiriak ez dira izanen 8 megabytetik gorakoak.

b) Deialdi honen 9. eta 10. oinarrietan ezarritako konpromisoak onartzen direla dioen ziurtagiria, V. eranskineko konpromisoen adierazpenaren inprimaki-ereduaren arabera.

c) Hala badagokio, toki entitateko idazkariak emandako ziurtagiria, zeinean frogatuko baita funtsen aurrerakina behar dela dirulaguntzaren helburuak betetzeko.

d) Adjudikazioa egin ondoren adjudikaziodunen zerrenda aurkezteko konpromisoa edo erantzukizunpeko adierazpena, toki entitatearen edo erakunde parekatuaren proiektu bakoitzeko, 4.1.b) oinarria betetzen dela frogatzeko.

e) Ur-emakidaren titular den ureztatzaileen elkarteak jarduketa berariaz onestea.

f) Eskaera aurkeztu aurretik hasitako inbertsioen kasuan, eskaera egiten deneko gauzatze-egoera egiaztatu beharko da, obra-ziurtagiriaren, aktaren edo dokumentu baliokidearen bidez.

4. Laguntza eskaerak, ordainketa eskaerak eta beste edozein adierazpen, aurkeztu ondoren, noiznahi erretiratzen ahalko dira, osorik edo partez, bitarteko elektronikoen bidezko komunikazio baten bidez. Agintaritza eskudunak erretiratze hori erregistratuko du.

5. Agintaritza eskudunak onuradunari jakinarazi badio ez-betetzeak daudela 4. atalean jasotako dokumentuetan, edo onuradunari ohartarazi badio lekuan bertan kontrol bat egiteko asmoa duela, edo lekuan bertan egindako kontrol batek ez-betetze bat agerian utzi badu, ez da utziko ez-betetzeak ukitzen dituen dokumentu horien zatiak erretiratzen.

6. Eskaerak 4. atalaren arabera erretiratzeak ekarriko du onuradunak lehenago zuten egoerara itzultzea, hots, dokumentu edo dokumentuen zati horiek aurkeztu baino lehen zutenera.

12. oinarria.–Kostuen moderazioa.

1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluak dio proposatutako kostuen moderazioa egiaztatu behar dela, eta hori ebaluatzeko metodologia zehazten du. Ondorio horietarako, kostuen moderazioaren printzipioa aplikatu dela bermatzeko, instrukzio organoak metodologia hau erabiliko du:

a) Kontuan hartuko dira "Kostuen moderaziorako inbertsio moduluak" izeneko IV. eranskinean jasotako obra-unitateetarako unitateko gehieneko prezioen erreferentziak.

b) IV. eranskinean ezarrita ez dauden alderdietan TRAGSA estatuko sozietatean indarrean diren tarifak aplikatuko dira, haren web-orrian aurreikusia dagoen bezala.

c) Dituzten ezaugarriengatik, aurreko kasuetan sartzen ez diren obra-unitateak edo inbertsioak badira, balorazio batzorde batek baloratuko ditu. Batzorde hori osatuko dute eragiketa kudeatzen duen bulegoko buruak eta bi teknikarik, eta aurrekontuaren aldeko txostena eman beharko dute edo, bestela, aurkeztutako aurrekontua modulatzeko proposamen bat eginen dute.

2. Onuradunak horretarako aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira, kostuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien obra-unitateak ez dira diruz lagungarritzat joko.

13. oinarria.–Instrukzio-organoa.

Eragiketa honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari dagokio; atal hori atxikita dago Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari.

14. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

1. Instrukzio organoak eskaerak jaso ondoren, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Behar izanez gero, 15 egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio entitate interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta artxibatzeko ebazpena emanen dela.

2. Behin eskaera osorik dagoela, eskatzen diren baldintzak betetzen dituen egiaztatuko da, eta horretarako behar diren kontrolak eginen dira.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Administrazioan eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

4. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpideetan oinarriturik.

5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta esleitzeko espedientean jaso beharko da entitate onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

15. oinarria.–Laguntza emateko ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak dirulaguntzen gainean ebatziko du, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik 3 hilabeteko epean gehienez.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Ebazpenean dirulaguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda agertuko da, eta, kasua bada, berariaz adieraziko da gainerako eskaerak ezetsi egin direla. Horien artean agertuko dira aurrekontu-baliabideak esleitzeko mugen ondorioz ezetsitakoak, 7. oinarrian ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutenak eta 4. oinarriaren arabera onargarritasun irizpideak betetzen ez dituztenak.

Dena dela, norgehiagokako prozeduraren eteteko puntuan gelditzen den eskatzaileak, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik laguntzarik jasotzen ez badu, dagoen aurrekontuaren araberako laguntza eskatzen ahalko du, ebazpena jakinarazi eta 30 eguneko epearen barnean. Halakoetan, bere eskaeran eta bere proiektuan proposatutako ekintzen artean zeinetarako konpromisoa mantentzen duen identifikatu beharko du. Birformulatutako eskaerak dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburua errespetatu beharko ditu.

4. Eskaera ezetsi dela ulertuko da, baldin eta berariazko ebazpenik ematen ez bada dirulaguntzaren oinarri arautzaile hauetan ezarritako ebazpena emateko epean.

16. oinarria.–Eskaerak aldatzea.

1. Bidezko arrazoiengatik entitate onuradunak beharrezkotzat jotzen badu hasiera batean onetsitako proiektuan aldaketa nabarmenak egitea, aldatzeko eskaera bat aurkeztu beharko du. Obrak bukatu aurretik aurkeztuko da eskaera hori.

Honako hau hartzen da aldaketa nabarmentzat: proiektuan jasotako obra-unitateetako baten neurketan edota kokapenean %10etik gorakoa dena (gorantz zein beherantz), edo GMA diruz lagungarriaren %10 gainditzen duten unitate berriak sartzen dituena. Teknikoki justifikatutako aldaketa nabarmenak soilik onetsiko dira, eraginik ez dutenak inbertsioaren helburuan edo izaeran, eta gutxiagotzen ez dutenak laguntza emateko oinarritzat hartu zen baremoaren puntuazioa (puntuazio berria ezin da izan onuraduna izateko beharrezkoa izan den gutxieneko puntuazioa baino txikiagoa).

2. Proposatutako aldaketa behar bezainbat arrazoitu eta justifikatu beharko da.

3. Instrukzio organoaren balorazioaren menpe egonen da aldaketak onestea. Onespen horrekin ere, hasiera batean esleituriko laguntzak ez dira handituko.

4. 16. oinarri honen 1. atalean definitutako aldaketa nabarmenak izan dituzten obra-unitateek instrukzio organoaren onespena lortzen ez badute, ez dute dirulaguntzarik eskuratzen ahalko.

17. oinarria.–Inbertsioa gauzatzeko epea eta laguntzen ordainketa eskatzeko modua eta epea.

1. Inbertsioak amaitzeko muga-eguna 2026ko urriaren 31 da.

2. Eskaera egin aurretik hasita dauden inbertsioen kasuan, bete beharreko baldintza izanen da inbertsio horiek bukaturik ez egotea data horretan eta atal honetan ezarritako epean burutzea.

3. Toki entitateek laguntza ordaintzeko eskaera eginen dute, laguntza ematea eragin zuen inbertsioa egin dela egiaztatu ondoren. Eskaera hori 2026ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute. Ondorio horietarako, ez da ulertuko inbertsioa gauzatuta dagoela frogatu denik harik eta aurkezten diren arte haren bukaerako ziurtagiria eta inbertsioa gauzatu dela frogatzen duten fakturak eta ordainketen egiaztagiriak. Laguntzaren azken likidazioa 2026ko aurrekontuaren kargura eginen da.

4. Ordainketa eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) VI. eranskineko inprimakia (ordainketa-eskaera), fakturen eta ordainagirien zerrendarekin.

b) Fakturak eta ordainagiriak.

c) Obra-ziurtagiria (azken ordainketaren kasuan, azken likidazioa izanen da, eta obren harrera-aktarekin batera aurkeztuko da; lehen ordainketa partzialaren kasuan, euskarri duen konturako ziurtagiria izanen da).

d) VII. eranskina, hornitzailea aukeratzeko justifikazioarekin (bigarren ordainketan ez da berriro aurkeztu beharko lehen ordainketan jakinarazi ez zen adjudikazio gehigarririk egin ez bada).

5. Instrukzio organoak ordainketa eskaerak jaso ondoren, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da. Behar izanez gero, 10 egun naturaleko epean zuzen ditzala eskatuko zaio entitate interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta artxibatzeko ebazpena emanen dela.

6. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko du.

7. Laguntzak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez ordainduko dira.

8. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahal zaizkie bertatik bertara entitate onuradunei, inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla egiaztatzeko, edo instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi egiaztatzeko.

9. Ordainketa eskaera ez bada aurkezten deialdian zehazturiko datak baino lehen eta horretarako ezarritako inprimakiaren bidez, dagokion dirulaguntza galduko da.

10. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen du ordainketaren gaineko ebazpena, ordainketa eskaera aurkezten denetik bost hilabeteko epean.

18. oinarria.–Ordainketaren aurretik egin beharreko bertatik bertarako kontrola.

Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala arduratuko da lekuan bertan kontrolak egiteaz, egiaztatzeko proiektuan gauzatutako inbertsioen/gastuen ziurtagiriak eta egindako egiaztapenak zuzenak direla.

19. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Entitate onuradunek Espainiako eta Nafarroako Foru Komunitateko araudian ezarritako beste laguntza batzuk eskatzen ahalko dituzte xede eta helburu bererako.

Dirulaguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen, ez bakarrik ez beste batzuekin batean, diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa, ezta estatu-laguntzei aplikatu beharreko Batasunaren zuzentarauetan ezarritako laguntza intentsitateak baino handiagoa ere.

20. oinarria.–Konpromisoak ez betetzea. Murrizketak eta salbuesteak ordainketan.

1. Hamargarren oinarri arautzailean azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.

2. Konpromiso horiek noraino ez diren bete mailakatu eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat, eta, horien arabera, azken ordainketan jasotako laguntza itzultzeko portzentajeak kalkulatuko dira, baita legez ezarritako berandutze-interesak ere:

a) 10.2.a) oinarria ez dela bete egiaztatzen bada, bertan ezarritako salbuespenak salbuespen, dirulaguntza itzuli beharko da, mantendu ez den herri-lurretako lotearen edo parekatutakoaren azaleraren proportzioaren arabera.

b) 10.2.b) oinarria ez dela bete egiaztatzen bada, dirulaguntza itzuli beharko da, mantendu ez den instalazioaren azaleraren proportzioaren arabera.

3. Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, entitate onuradunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

4. Dirulaguntza emateko nahitaezko baldintzak betetzen ez badira, dirulaguntza osorik itzuli beharko da. Gainera, ez-betetze larria, faltsutasuna, intentzionalitatea eta zabarkeria gertatuz gero, onuraduna laguntza-lerrotik kanpo geratuko da ez-betetzea antzeman den urte naturalean eta hurrengoan.

5. Laguntza ordaintzeko eskaeran iruzur egiteko asmoagatiko zigorra. Exekutatuko zenbatekoa handiagoa bada laguntza ematean onetsitako zenbatekoa baino, gehienez ere onartutakoa ordainduko da. Ordaintzeko eskatu den exekutatutako zenbateko hautagarria txikiagoa bada laguntza ematean onetsitako zenbatekoa baino, laguntza proportzioan doitu eta murriztuko da, inolako penalizaziorik gabe.

Agintaritza eskudunak onuradunak aurkeztutako ordainketa eskaera aztertuko du eta diruz lagungarriak diren zenbatekoak zehaztuko ditu. Orobat, honako hauek zehaztuko ditu:

a) Onuradunari ordaindu beharreko zenbatekoa, ordainketa eskaeraren eta laguntza emateko erabakiaren arabera (lehenengoa bigarrena baino handiagoa bada, eskatutako zenbatekoa esleitutakoaren mugara egokituko da).

b) Onuradunari ordaindu beharreko zenbatekoa, behin azterturik ordaintzeko eskaeran jasotzen den gastua noraino den diruz lagungarri.

a) letraren arabera finkatutako zenbatekoa b) letraren arabera finkatutako zenbatekoa baino handiagoa bada, %10 baino gehiagoko aldearekin, eta zenbatekoen alde hori baldintza artifizialak sortzearen eta iruzurraren ondorio dela ikusten bada, zigorra aplikatuko zaio b) letraren arabera finkatutako zenbatekoari. Penalizazioaren zenbatekoa izanen da bi zenbateko horien arteko aldea bezain bestekoa, baina ez du eskatutako zenbatekoa gaindituko.

7. Eskaera batean jasotako datuak aztertuta, egiaztatzen bada baldintza artifizialak egon daitezkeela eta horiek ezin direla inola ere akats zuzengarritzat jo, eskatutako laguntza ukatuko da eta, hala badagokio, dagozkion penalizazioak aplikatuko dira.

8. Europar Batasuneko eta Espainiako araudian xedatutakoa galarazi gabe, itzulketak, arau-hausteak eta administrazio zehapenak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoaren arabera ezarriko dira.

21. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea eta gardentasuna.

1. Guztira 10.000 eurotik gorako laguntza publikoa jasotzen duten eragiketen kasuan, eta finantzatutako eragiketaren arabera, eragiketari buruzko informazio panel bat ezarri beharko du, gutxienez ere A3 tamainakoa (297x420), non nabarmenduko baita finantza laguntza jaso dela, jendeak ongi ikusteko moduko toki batean.

2. Guztira 50.000 eurotik gorako laguntza publikoa jasotzen duen inbertsio eragiketa baten kasuan, onuradunak azalpen-plaka zurrun bat ezarri beharko du, proiektuari buruzko informazioarekin, gutxienez ere A0 tamainakoa (841x1189), non nabarmenduko baita Nafarroako Gobernuaren finantza laguntza jaso dela.

3. Onuradunak bereizgarri bat jarri beharko du, proiektuaren edo eragiketaren deskribapena jasotzen duena, gutxienez haren %25 hartuta.

22. oinarria.–Ondorengo kontrola.

1. Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala arduratuko da ondorengo kontrolak egiteaz, egiaztatzeko azpiegituretarako inbertsioei buruzko eragiketetan ez dela aldaketa garrantzitsurik izan azken ordainketa ebatzi eta hurrengo 5 urteetan.

2. Konpromiso-aldiaren barruan aldaketa garrantzitsutzat jotzen dira:

a) Produkzio jarduera etetea edo laguntza eman ziona ez den autonomia erkidego batera aldatzea.

b) Azpiegitura-elementu baten jabetzaren aldaketa, enpresa edo erakunde publiko bati abantaila bidegabea ematen diona.

c) Funtsezko aldaketa bat, eragiketaren izaera, helburuak edo gauzatzeko baldintzak halako moduz ukitzen badira non jatorrizko helburuak kaltetzen diren.

23. oinarria.–Ezinbesteko arrazoiak eta salbuespenezko inguruabarrak.

1. Konpromisoak ez dira urratutzat joko Kode Zibilaren 1105. artikuluan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan jasota dauden ezinbesteko arrazoietako bat gertatzen denean.

2. Toki entitateak idatziz jakinaraziko ditu ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak, zuzenbidean onartutako bitartekoen arabera egokiak diren frogak erantsita, egitate horiek gertatu eta hurrengo hamabost egunen barnean, edo, haien izaeragatik komunikazioa modu larrian eragotzi edo zaildu bada, onuraduna edo haren ordezkaria hori egiteko moduan dagoen egunean.

II. ERANSKINA.–ESKABIDEA, "HERRI-LURRETAKO LURZATIAK UREZTATZEKO AZPIEGITURETARAKO INBERTSIOAK" EGITEKO LAGUNTZEN DEIALDIRAKO

https://tramitespersonal.navarra.es/eu/tramites/on?tramiteId=145922

III. ERANSKINA.–PROIEKTUEN ETA MEMORIA TEKNIKOEN GUTXIENEKO EDUKIA

Proiektuek agiri hauek izanen dituzte:

–Memoria.

–Baldintza-agiria.

–Aurrekontua.

–Planoak, 1:500 eskalakoak edo zehatzagoak.

–Segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana, 1627/1997 Errege Dekretuarekin bat, zeinaren bidez eraikuntza lanetan gutxienez bete beharreko segurtasun eta osasun baldintzak ezartzen baitira.

a) Memoria:

–Behar beste deskribatu beharko ditu ureztatzeko instalazioaren ezaugarriak, halako instalazioetarako ohikoak diren obra-unitateak erabilita.

–Proiektuaren zati bat norberaren baliabideekin egin nahi bada, zehatz-mehatz azalduko da.

–Obrak adjudikatzean kontratuaren atalak bereiz beteko direla aurreikusten bada, bereiz erabili edo aprobetxatzeko modukoak direnean, bereizitako erabilera edo aprobetxamendu hori arrazoitu eta justifikatuko da obren proiektuaren memorian eta klausulen agirietan.

  • Bereiz adjudikatzea aurreikusten den proiektuaren zati bakoitzeko, aurkezten den proiektuan, proiektuaren zati horri dagokion kontrata bidezko gauzatze aurrekontu bereizi bat sartu beharko da, baita zati horren proiektuaren idazketako eta obra zuzendaritzako ordainsariak ere.
  • Aurrekoaz gain, dokumentazioan egoera hori zehatz-mehatz eta espresuki agertuko da, aurkeztutako proiektuaren separata batean, zati bakoitzaren aparteko balorazioarekin batera.

–Memorian definitzen diren jarduketen erreferentzia geografikoak eta planoetako kokaguneak zehaztuko dira. Halaber, ureztatzeko instalazioz hornituko diren m²-ak zehaztuko dira memorian, eta ekipatuko diren lurzatien zerrenda duen taula bat sartuko da, lurzati bakoitzaren azalera (metro koadrotan) eta perimetroa (metrotan) zehaztuta.

–Memoriaren gutxieneko kalitate teknikoa bermatzeko, gainera, kalkuluen eranskin bat izan beharko du, eta bertan, gutxienez, honako hauek zehaztu beharko dira:

a. Instalazioaren ureztatze-uniformetasuna. Aspertsiozko ureztaketa instalazioetan, %85eko ureztatze-uniformetasuna erdietsi behar da, gutxienez, eta tantakako instalazioetan, aldiz, %95eko uniformetasuna, gutxienez. Hori frogatzeko, kalkulu hidraulikoa aurkeztu beharko da: sektore guztiena eta instalazioaren hodi nagusiarena, hidrante eta ureztaketa unitate bakoitzeko. Piboteen bidezko instalazioen kasuan, adierazi beharko dira aspertsoreen karta, uneko emariaren banaketa eta tartez tarteko plubiometriak aitzinamendu abiadura desberdinetan; eta aspertsiozko ureztaketako izkinetako ebakinek bete beharko dute aspertsio bidezko ureztaketa instalazioei eskatzen zaien uniformetasun bera.

b. Zehaztutako ureztaketa sektorizazioak. Orekatuak izan beharko dute, eta frogatu beharko da sare nagusiko hidranteen ezaugarrietara egokitzen direla, presioari eta emariari dagokienez, halako moduz ezen ez dioten eraginen sarearen funtzionamendu onari. Gainera, instalazio bakoitzeko sektore guztien ureztatze-denboraren okupazioarekin, posible izan beharko da denbora laburrenean betetzea ur gehien eskatzen duten laboreen premiak, hau da, instalazioaren ureztatze-ziklo osoak irauten duen bitartean hidrantean erabilgarri dagoen emari guztia erabiliz, eta parametro guztiak betez.

b) Baldintza agiria:

–Proiektuetan baizik ez da eskatuko. Aurreko atalean zehaztu diren berezitasun guztiak biltzeaz gain, laguntza zer lanetarako eskatu den, lan horiek guztiak aipatu beharko ditu, eta adierazi, gutxienez, obra mota bakoitzean erabiliko diren bitartekoak.

c) Aurrekontua. Honako agiri hauek osatuko dute:

–Neurketen taula.

–Prezioen taulak:

  • Prezioen taula letraz.
  • Prezio xehakatuen taula (eskulana, makineria eta materialak).
  • Prezio osagarrien taula.

–Aurrekontu partzialak.

–Aurrekontuen laburpen orokorra.

Proiektuaren zati bat norberaren baliabideekin egin nahi bada, haren aurrekontua zehatz-mehatz azalduko da aurrekontu atalaren berariazko eranskin batean.

d) Planoak:

–Kokalekuaren planoa.

–Plano zehaztua, 1:500 eskalakoa edo hortik gorakoa. Laguntza eskaeran aipatzen diren jarduketa guztiak georreferentziatuta emanen dira, eta lokalizatzeko moduan zehaztuko da haien kokalekua.

–Plano zehatzagoak eginen dira fabrika-obretarako, iragazteko eta punpatzeko instalazioetarako, etab.

–Kartografiaren legendak argiak izanen dira, eta aurrekontuan zehaztutakoari lotuak.

–Aurrekontuetako eta memoriako unitateek bat etorri beharko dute planoetan ageri direnekin.

–Ureztaketa unitate bakoitzeko diseinu hidraulikoaren planoak aurkeztu beharko dira, sestra-kurbak gutxienez metro bateko distantziakidetasunez adierazita.

e) Segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlana.

–Agiri hori proiektuetan soilik eskatzen ahalko da, eta horren edukiak 1627/1997 Errege Dekretuarekin bat etorri beharko du. Honako hauek bilduko ditu:

1. Memoria.

  • Obren ezaugarrien deskribapena.
  • Gauzatzeko epea.
  • Aurreikusitako langileak.
  • Behin-behineko instalazioak eta osasun laguntza.
  • Aurreikusitako makineria eta baliabide osagarriak.
  • Arriskuen azterketa orokorra.
  • Prebentzio neurriak.

2. Aurrekontua. Espedientean eskatutako aurrekontua oinarritzat harturik zehaztuko da.

Memoria teknikoa eskatzen bada, hauek sartu beharko dira agiri horretan: memoria, aurrekontua eta planoak, 1:500 eskalakoak edo zehatzagoak.

IV. ERANSKINA.–INBERTSIO MODULUAK

ASPERTSIO INSTALAZIOAREN MODULUAK (KOSTUA: EUROAK/HEKTAREA) BEZIK GABE*

1 - 2

2 - 3

3 - 4

4 - 5

Perimetroa/Azalera indizea

0 hektareatik 3ra

5400

6700

8300

10000

3 hektareatik 5era

5000

6200

6700

7500

P(m)*100/A(m²)

5 hektareatik 9ra

4600

5800

6200

9 hektareatik 12ra

4200

5000

Lotearen azalera

PIBOT INSTALAZIOAREN MODULUAK (KOSTUA: EUROAK/HEKTAREA) BEZIK GABE*

0 hektareatik 5era

5400

Izkinetako ebakinak

5 hektareatik 7ra

4600

150 m-tik beherako erradioko pibotea: aspertsioaren modulua aplikatuko da

7 hektareatik --ra

230 * ml

150 ml-tik gorako erradioko pibotea: erradioaren ml bakoitzeko 230 euroko modulua aplikatuko da

Lotearen azalera

Piboteak ureztatutako azalera gehi izkinek ureztatuko azalera lotearen azalera adinakoa edo txikiagoa izanen da.

TANTAKAKO UREZTAKETAREN INSTALAZIOAREN MODULUAK (KOSTUA: EUROAK/HEKTAREA) BEZIK GABE*

0 hektareatik --ra

3200

Tantakako ureztaketaren modulua

Lotearen azalera

(*) Moduluetan iragazte, erregulazio, kontrol eta telekontroleko ekipoak eta instalazioak ere sartzen dira.

DRAINATZEKO INSTALAZIOAREN MODULUAK (KOSTUA: EUROAK/ML) BEZIK GABE

Estaldurako drain. 110 mm

9

110mm-ko drainatze hodia, legarra eta geotestila, ureztatze estalduraren gainean jarrita

Estaldurako drain. 160 mm

12

160mm-ko drainatze hodia, legarra eta geotestila, ureztatze estalduraren gainean jarrita

Ebakuazioko drain. 160 mm

18

160mm-ko ebakuazio hodia, legarra eta geotestila, ureztatze estalduraren azpian jarrita

Aire zabaleko hustubidea

3.5

Aire zabaleko hustubidea, sekzio trapezoidalekoa

LOTEA EGOKITZEKO MODULUAK. BEZik gabe

Luberritzea

1250

Kostua: euroak / luberritutako hektarea

Lur erauzketarako hondeaketa

2

Kostua: euroak / erauzitako m³, hondeamakinarekin edo bulldozerrarekin, eta gero kamioian kargatuta edo finkan zabalduta

Harrian hondeatzea

26

Kostua: euroak / harrian hondeatutako m³, karga eta garraioa edo lurperatzea barne

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

V. eranskina.–9. eta 10. oinarrietako konpromisoak onartzeko ziurtagiria.

VI. eranskina.–Ordainketa-eskaera.

VII. eranskina.–Hornitzailea aukeratzeko justifikazioa.

2. agiria.–Hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzeko ziurtagiria.

3. agiria.–Kontratazio-prozesua baliozkotzea.

Agiriak katalogoko fitxan deskargatu daitezke:

https://tramitespersonal.navarra.es/eu/tramites/on?tramiteId=145922

Iragarkiaren kodea: F2608881