1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2058/2026 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen dituena, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1307/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hogeita bost plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1808/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko ekainaren 26an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 20ko 2391/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko abuztuaren 22an.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 11ko 1603/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2026ko ekainaren 1ean.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuan aritzeko, honako izangai hauek, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plazetan sartzen ahal diren izangaiak:
–Txanda irekia:
SAN JULIÁN FIGUEROA, AINHOA
JIMÉNEZ ARRIAZU, JAVIER
VALENCIA GARRAZA, PABLO
PÉREZ SORIA, CARLA
JIMÉNEZ ALZU, CRISTINA
PÉREZ VAL, ALBA
BERAMENDI PÉREZ, UNAI
MARTÍNEZ LACUNZA, ELSA
DÍEZ ESTALES, CARLOTA
VICENTE ARANGUREN, SOFÍA
HERASYMENKO PROSTYCHENKO, ANASTASIIA
PÉREZ VÁZQUEZ, DÉVORA
TEJADA SOLÍS, MARÍA JOSÉ
ONA LÓPEZ, MAIALEN
RIOJA PASTOR, MARÍA
GARCÍA LENZANO, BEATRIZ
2. Plaza hutsak esleitzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.
3. Ezartzea izendatutako izangaiek plazaz jabetu beharko dutela 2026ko irailaren 1ean, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalean.
Plazaren jabetza egun horretan hartzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Plaza huts hauek bete gabe gelditu direla deklaratzea: 6770, 9727, 10135, 11192, 11193, 11490, 11491, 11777, 11925.
5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko ekainaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
San Julián Figueroa, Ainhoa | Txanda irekia | 0006462 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Jiménez Arriazu, Javier | Txanda irekia | 0006822 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Valencia Garraza, Pablo | Txanda irekia | 0001041 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Pérez Soria, Carla | Txanda irekia | 0006820 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Jiménez Alzu, Cristina | Txanda irekia | 0001276 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Pérez Val, Alba | Txanda irekia | 0001326 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Beramendi Pérez, Unai | Txanda irekia | 0003990 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Martínez Lacunza, Elsa | Txanda irekia | 0006765 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Lizarra | | | |
Díez Estales, Carlota | Txanda irekia | 0008286 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Vicente Aranguren, Sofia | Txanda irekia | 0001297 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Herasymenko Prostychenko, Anastasiia | Txanda irekia | 0011550 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Pérez Vázquez, Dévora | Txanda irekia | 0001331 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Tejada Solís, María José | Txanda irekia | 0011737 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Ona López, Maialen | Txanda irekia | 0010390 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Rioja Pastor, María | Txanda irekia | 0011677 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Iruña | | | |
García Lenzano, Beatriz | Txanda irekia | 0011924 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Nafarroako Foru Ogasuna | Funtzionarioa | Iruña | | | |
Iragarkiaren kodea: F2608985