139. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2055/2026 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez María del Mar Beloqui Ros andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, erdi mailako teknikariaren lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatu zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan. Zehazki, erdi mailako teknikarien 4 plaza onetsi ziren.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 86/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 907/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko plazetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Horrela, izendapenak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 672/2024 Ebazpenaren, apirilaren 23ko 1540/2024 Ebazpenaren eta ekainaren 19ko 2380/2024 Ebazpenaren bidez.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emandako maiatzaren 25eko 1788/2026 Ebazpenaren bidez, agindu zen bere horretan bete zedila Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2026ko martxoaren 17ko 80/2026 Epaia. Izan ere, epai horren bidez baietsi zen Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren maiatzaren 6ko 234E/2025 Foru Aginduaren aurka aurkeztu zen administrazioarekiko auzi-errekurtso bat. Hala, foru agindu hori deuseztatu egin zen, eta errekurtsogilearen eskubidea aitortu zen, baremoko a.1 atalaren arabera konta dakion erdi mailako tituludunaren lanpostuan emandako zerbitzu-denbora 2000ko ekainaren 7tik 2006ko ekainaren 5era eta 2008ko martxoaren 25etik 2012ko martxoaren 24ra, deialdiaren xedeko lanpostuan (erdi mailako teknikaria) eman izan balu bezala, horrek berez dakartzan ondorioekin.

Behin merezimenduen baremoko a.1) atalean baloratuta 2000ko ekainaren 7tik 2006ko ekainaren 5era eta 2008ko martxoaren 25etik 2012ko martxoaren 24ra emandako zerbitzuak, 8. oinarrian ezarritako betez, kalifikazio-epaimahaiak María del Mar Beloqui Ros izendatzeko proposamena aurkeztu zuen. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2026ko ekainaren 11n.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María del Mar Beloqui Ros andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erdi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 71945 zenbakia duen plaza esleitzea. Plaza hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralei atxikita dago, eta Iruñean du destinoa.

2. Izendatutako izangaiak 2026ko irailaren 1ean hartu beharko du plazaren jabetza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuan.

Plazaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, adierazita ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko ekainaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2608978