139. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

213E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, María Beatriz Bonafonte Gavari andrea, Merkatuen Erregulaziorako Ataleko burua.

María Beatriz Bonaforte Gavari andreak, Merkatuen Erregulaziorako Ataleko buruak, jakinarazi du burutzari uko egiten diola; Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 12ko 58E/2024 Foru Aginduaren bidez izendatu zen, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Beatriz Bonaforte Gavari andrea, Merkatuen Erregulaziorako Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko uztailaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko ekainaren 30ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: F2609456