1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
209E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Carmen Parrado Pérez andrea, Nekazaritzako Ingurumen arloko eta Landa Ingurunea Hobetzeko Laguntzen Bulegoko burua, berak eskatu baitu.
María Carmen Parrado Pérez andreak, Nekazaritzako Ingurumen arloko eta Landa Ingurunea Hobetzeko Laguntzen Bulegoko buruak, uko egin dio burutzari. Bitarte baterako izendatu zuten lanpostu horretarako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren irailaren 3ko 269E/2024 Foru Aginduaren bidez.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea María Carmen Parrado Pérez andrea, Nekazaritzako Ingurumen eta Landa Ingurunea Hobetzeko Laguntzen Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Langileria Bulegoari eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko ekainaren 30ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2609455