139. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

52/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Silvia Baines Zugasti andrea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala xedatzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Espedientean jaso da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak eman beharreko aldeko txosten hori.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabilita, haren bidez zehazten baitira Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Silvia Baines Zugasti andrea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2026ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen du burutzan aritzeko lehen eguna.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2026ko ekainaren 26an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2609339