139. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

48/2026 FORU DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, Raquel Doval Ganuza andrea Azkoiengo notario izendatzen duena.

Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2026ko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bidez (2026ko maiatzaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), hutsik dauden notariotzak betetzeko deialdia egin zen.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetako Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuari igorri dio deialdiaren xedeko lehiaketaren espedientea, bai eta zuzendaritza nagusi horren 2026ko ekainaren 9ko Ebazpena ere. Ebazpen horren bidez, hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa ebatzi zen (2026ko ekainaren 16ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Raquel Doval Ganuza andrea Azkoiengo notariotzari atxiki zitzaion.

Beraz, bidezkoa da Azkoiengo notariotzako titularra izendatzea, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetako Ministerioak egindako proposamenari jarraikiz.

Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko uztailaren batean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Azkoiengo notario izendatzea Raquel Doval Ganuza andrea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Notarioen Elkargoaren dekanoari.

Iruñean, 2026ko uztailaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: F2609487