2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA
Behin betiko onestea herri-lurra desafektatzea. Informazio publikoa
Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2026ko ekainaren 29an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea herri-lurra desafektatzea, 17. poligonoko 15. lurzatian, bertan jartzeko izarren begiratoki bat, Mendi Gunean (Iratiko oihana, Zaraitzu).
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2026ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 21ean. Ez da alegaziorik aurkeztu.
Desafektazioaren xede den ondasuna berriz ere toki-erakundeari itzuliko zaio osoki, baldin desagertzen bada edo betetzen ez bada neurri horretarako oinarri den xedea, edo desagertzen badira edo betetzen ez badira xede horretarako zeuden baldintzak.
6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 140. artikulua.
Ezkarozen, 2026ko ekainaren 30ean.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.
Iragarkiaren kodea: L2609437