1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 20ko 137/2026 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez onesten da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenean jasotako arte-ikasketen arloko ikerketetarako prestakuntza eta tutoretza gaitasuna egiaztatu dituzten izangaien behin betiko zerrenda. 245/2025 Ebazpenaren bidez onesten dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.
Iragarki honen bidez jakinarazten da Daniel Gómez Asensio jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 20ko 137/2026 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenean jasotako arte-ikasketen arloko ikerketetarako prestakuntza eta tutoretza gaitasuna egiaztatu dituzten izangaien behin betiko zerrenda. 245/2025 Ebazpenaren bidez onesten dira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.
Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskaera baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu beharko baitzaio. Eskaeran helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.
Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileek Nafarroako Gobernuaren egoitza elektronikoa erabili beharko dute alegazioak aurkezteko edo gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien eskatzeko.
Iruñean, 2026ko ekainaren 26an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2609344