2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Hiri-jarduketako plan berezia, hirigintza-determinazioak aldatzeko Miguel de Cervantes etorbideko 7an. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2026ko uztailaren 1eko 720. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, hirigintza-determinazioak aldatzeko Miguel de Cervantes etorbideko 7an dagoen lurzatian, Alesbesen (Nafarroa).
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Alesbesen, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2609466