2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2025-2026 ikasturtean euskara ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako bizilagunei. Laburpena
DDBN kodea: 915593.
Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei jarraikiz (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), argitara ematen da deialdiaren laburpena. Haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/915593).
1.–Helburua eta xedea. Deialdi honen helburua da arautzea nola eman dirulaguntzak euskara ikasten ari diren Eguesibarko herritar helduei.
2.–Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezten ahalko dira 2026ko irailaren 21etik urriaren 21era bitartean, biak barne. Eskabidea epez kanpo aurkeztuz gero, ukatu eginen da dirulaguntza.
3.–Eskatzaileek bete beharreko baldintzak. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza hauek betetzen dituztenek eska ditzakete dirulaguntzak:
a) Diruz lagundutako ikastaroaren %80ra bertaratu izanaren ziurtagiria.
b) Eguesibarren erroldatua egotea, deialdiko aldi guztian. Eguesibarko Udaleko langileek dirulaguntza eskatzen ahalko dute, nahiz eta udalerrian erroldaturik ez egon. Eskubide hori aitortua baldin badute negoziazio kolektiboaren bidez, bi laguntzetariko bat aukeratu beharko dute.
c) Betebehar fiskalak egunean izatea Eguesibarko Udalarekin (Udalak ofizioz egiaztatuko du gorabehera hori, eta behar den prozedura erabiliz jasoko du).
d) 16 urtetik gorakoa izatea.
e) Deialdi honetatik kanpo daude, administrazio publikoren bateko langileak izanik, euskalduntze plan bereziren batean sartuak dauden eguesibartarrak.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko ekainaren 23an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2609300