138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 231. lurzatian. Hasierako onespena

Uztarrozeko Udalak, 2026ko ekainaren 18ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Uztarrozeko 1. poligonoko 231. lurzatian, eraikina goratzeko, eta bi etxebizitza gaitzeko. Del Barrio arkitektoak prestatu du, eta Jesús Gabriel Alastuey Ederrak sustatu.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hura azter dadin, eta aurkez daitezen egoki jotzen diren erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Uztarrozen, 2026ko ekainaren 19an.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L2609293