2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
Borondatezko birpartzelazio proiektua, Zorokiaingo UE-ZOR 2 unitatean. Hasierako onespena
Alkatearen 2026ko ekainaren 25eko 27 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Zorokiaingo UE-ZOR 2 unitaterako (6. poligonoko 68. lurzatia) borondatezko birpartzelazio proiektua. Javier Muñoz Claramuntek eta Eunate Vivanco Juanmartiñenak sustatu dute.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 169. eta 74.1.b) artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lehen aipatutako epean alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera batez onetsitako birpartzelazio-proiektua behin betiko bihurtuko da, eta ez da beharrezkoa izanen dokumentua behin betiko berariaz onestea. Behin betiko onesten den unetik aurrera izanen da betearazlea.
Untzitin, 2026ko ekainaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Ibiricu Astrain.
Iragarkiaren kodea: L2609355