2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Udaltzainburua. Izendapena
Tafallako Udaleko alkatearen ebazpen baten bidez, Álvaro Escudero Jiménez izendatzen da Tafallako udaltzainburu, izendapen askeko behin-behineko langile gisa. Izendapenak 2026ko uztailaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak.
Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 29.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, "Tokiko Polizia bakoitzeko buruaren izendapena Nafarroako Polizietako kideen artetik eginen da, eta hala izendapen hori nola kargutik kentzea toki entitateari dagozkio, Toki Administrazioari buruzko legerian xedatutakoaren arabera eskuduna den organoaren bidez". Hori ikusirik, eta aintzat hartuta alkatetzaren eskumena dela udaltzainburua izendatzea, hala ezarrita baitago Toki Araubidearen araudian.
Ikusirik Udalaren 2026ko plantilla organikoa. Bertan ageri da udaltzainburuaren lanpostua izendapen askekoa dela eta udal aurrekontuan ezarritako ordainsariak jasoko dituela.
Horiek horrela, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat ditudan eskumenak baliatuz: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa; 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Álvaro Escudero Jiménez izendatzea Tafallako udaltzainburu, izendapen askeko behin-behineko langile gisa, lehenago aipatutako legerian eta Udalaren plantilla organikoan ezarritakoari jarraikiz eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 85. artikulutik 87.era bitartean xedatutakoarekin bat. Erabaki honek 2026ko uztailaren 3tik aurrera sortuko ditu ondorioak, eta dagokion ekitaldian indarrean dagoen udal aurrekontuan lanpostu horretarako adierazitako ordainsariak jasoko dira, ordainsari horietan kasuan-kasuan dagozkion kontzeptu guztiak sartuta egonen direla ulertuta.
Bigarrena.–Izendapenak lehenago aipatutako egunetik aitzina izanen du eragina eta nire agintaldiaren bukaera egunera arte iraunen du, baldin eta tarte horretan kargu-uzterik gertatzen ez bada.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Gobernuari, jatorrizko administrazioa den aldetik, Langileria Departamentuari, Zerbitzu Ekonomikoen eta Toki Garapenaren Alorrari, Herritarren Babeserako Alorrari eta gainerako udal alorrei, eta horren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran.
Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, ohartaraziz erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta haren aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeari dagokion auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2609512