138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Balorazio-txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Balorazio-txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin (foru-lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio-txostenaren proposamena interesdunen eskura egonen da udal-bulegoetan eta udal-webgunean (www.santacara.es).

Santakaran, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2609482