138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Deialdia, laguntzak eman daitezen 2025-2026 ikasturteako, ikasketa hauetarako: unibertsitateko ikasketak, batxilergoa, gradua, eta prestakuntzako eta enpleguko programa integratuak. Laburpena

DDBN kodea: 915793.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/915793).

Lehena.–Onuradunak:

Azkoiengo ikasleak, honako ikasketa hauek egiten dituztenak 2025-2026 ikasturtean: unibertsitateko ikasketak, batxilergoa, gradua eta prestakuntzako eta enpleguko programa integratuak (ez dira onartzen masterrak, aditu ikasketak eta graduondoko ikasketak, oro har).

Bigarrena.–Xedea:

Premia duten familiei laguntza ematea, horren bidez ordaintzeko familiako kideen ikasketen gastuen zati bat.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa:

14.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko, hilabeteko epea izanen da, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean iragarkia argitaratzen denetik hasita.

Azkoienen, 2026ko ekainaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2609328