2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
2026. urtean garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzako proiektuak egiteko dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean. Deialdiaren laburpena
DDBN kodea: 914887.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/914887).
Deialdi honen helburua da garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzako proiektuak beste batzuekin batera finantzatzea. Proiektu horiek eginen dira ELGAko Garapenaren aldeko Batzordeak Garapenaren aldeko Laguntza Ofiziala jasotzen ahal duten herrialde onuradunen indarreko zerrendan jasotako herrialdeetan. Batez ere lagunduko dira giza eskubideak babestera bideratutako proiektuak, honako arlo hauetan: hezkuntza, osasuna, etxebizitza, edateko ura eta saneamendua, eta tokiko garapen ekonomikoa. Landako edo hiriko komunitateei mesede egiteaz gain sustatu behar dute komunitateen eta beren ordezkarien parte-hartze aktiboa, proiektu horiek proposatu, kudeatu eta gauzatzean.
Iruñean, 2026ko ekainaren 23an.– Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.
Iragarkiaren kodea: L2609133