138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudiaren 111. artikuluan. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2026ko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa xehatu bat, Udal Plan Orokorrean. Zehazki, 111. artikulua aldatuko da, eraikinak atzera eramateko jarduketa baimenduei dagokienez.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Monteagudon, 2026ko ekainaren 27an.–Alkatea, Marisa Jimenez Tarazona.

Iragarkiaren kodea: L2609342