138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 974.etik 980.era bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2026ko ekainaren 29ko 2025-0903 Ebazpenaren bidez, erabaki du hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, Uharteko 2. poligonoko 974.etik 980.era bitarteko lurzatietan, lerrokadura berriak ezartzeko, baina lurzatietan eraikigarritasuna handitu gabe. Xehetasun-azterketa Pablo Emilio Branchik aurkeztu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2026ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2609416