138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Xehetasun-azterketa AA-CA-3 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2026ko ekainaren 29ko 2026-0126 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak berrantolatzeko, Garinoaingo Udal Planeko AA-CA-3 eremuan (2. poligonoko 426. lurzatia), espedientean ezarri bezala. Jon Moncayolak sustatu du, eta Victor Esparza Lafuente arkitektoak idatzi du 2026ko ekainaren 11n. Espediente zenbakia: 173/2026.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 72. artikuluekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (http://garinoain.sedelectronica.es).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udalbatzaren osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dezan, bidezko bada hori egitea.

Garinoainen, 2026ko ekainaren 29an.–Alkateordea, Asier Ormazabal Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L2609383